Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Ekitaldiak
  • Gasteizko katedralera bisita, errealitate birtualeko esperientziarekin

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Gasteizko katedralera bisita, errealitate birtualeko esperientziarekin

  • VR esperientzia

Gasteizko katedralera bisita, errealitate birtualeko esperientziarekin

Gasteizko Santa Maria katedralak beste elementu bat gehitu du tenplura egiten diren bisitak osatzeko: errealitate birtualeko esperientzia bat. Ekimen berri horren bitartez, Katedral zaharrak kalitate are handiagoa eman dio nazioartean saritutako "Obretan eta irekita" bisita gidatuen programari.

 

Katedralaren hormen artean paseatuz hiriaren historian zehar bidaiatzen duten pertsonek aukera izango dute ikusteko nolakoa zen hiriko bizitza IX. eta XVI. mendeen artean, eta, gainera, gaurdaino izan duen bilakaera ere ikusi ahal izango dute.

 

Interesdunek "Errealitate birtuala eta harresia" esperientzia erreserbatu behar dute katedralaren webgunean edo 945 255135 telefono zenbakian.

 

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: Plaza Santa maría, 3 / Vitoria-Gasteiz
Data: 2020/10/06 - 2021/12/31
Euskadi, auzolana