Menu

Euskadiko Turismo Ataria

Bilatu
 
 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Florida parkearen 200. urteurrena

  • Florida Parkea

Florida parkearen 200. urteurrena

Gasteizek Florida parkearen 200. urteurrena ospatuko du. Espazio horrek hiriaren historiaren, ondarearen eta gizartearen balio handia gordetzen du. Lorategi botaniko gisa proiektatu zen, XIX. mendeko Frantziako lorategien estiloan.

 

Hainbat jarduera egingo dira: haitzuloa konpondu, floraren seinaleak hobetu eta "maitasunaren zuhaitz" berria landatu (cercys siliquastrum landarearen ale bat, jatorriz zegoena bezalakoa; jendea haren enborraren inguruan itzuliak ematera joaten zen, bikotea aurkitzen laguntzeko). Horrez gainera, egitaraua osatzeko, Udal Musika Bandak kontzertuak eskainiko ditu Uraren Lorategi Sekretuan, 2020ko uztailaren 10etik irailaren 25era.

 

Bestalde, aurten gabonetako Gasteizko izotz pista han jarriko dela aurreikusi da.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: Parque de La Florida / Vitoria-Gasteiz
Data: 2020/07/10 - 2020/12/31
Euskadi, auzolana