Gabonetako argiak Euskadiko herri zein hirietara itzuliko dira eta gure alde zaharretan egongo dira presente batik bat: zuhaitzetan eta parkeetan, eraikinetan, plazetan eta kaleetan… Giro atsegina sortuko dute, bai eta data horietako jai giroa hauspotu ere.
Ohi denez, hiriburuek Gabonetako argiak piztuko dituzte abenduaren hasieran, eta urtero ezustekoak ematen dizkigute argien diseinuan: izei argiztatuak, gabonetako bolak, argizko ur-jauziak, baleak, barrutik zeharka daitezkeen kandela erraldoiak… Zenbait lekutan zuzeneko musikaz eta su artifizialez lagunduta egingo da ekitaldia.
Bilbon, argiak azaroaren 30ean piztuko dira; Donostian, berriz, aabenduaren 2an eta Gasteizen azaroaren 26an.
Datu interesgarriak