Euskadi Basque Country
 

Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Gabonak, Gasteizen

  • Gabonak, Gasteizen

Gabonak, Gasteizen

Gabonetan hainbat jarduera prestatzen dituzte urtero Euskadin eta Gasteizen, bertakoen eta bisitarien gozamenerako. Egunotako giroa berezia da oso, argi ikusgarriek eta erosketak egiten ari diren lagunek magiaz betetzen baitute hiria.

 

Izotz-pista Andre Maria Zuriaren plazan

Abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra arte izotz pista handi bilakatuko da Andre Maria Zuriaren plaza. Patinatzea gustuko dutenek galdu ezineko hitzordua izango dute bertan, 10:00etatik 22:00etara.

 

Jaiotza

1962. urtean jarri zuten estreinakoz jaiotza erraldoia Florida parkean. Giza neurriko 200 figura baino gehiagok osatzen dute, hainbat eraikin eta ehunka animaliarekin batera. Oraingo honetan, abenduaren hasieratik Errege egunera bitartean izango da ikusgai.

 

Umeen Gabonetako Parkea Hegoalde Gizarte Etxean

Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra arte egongo da irekita, abenduaren.

 

Olentzero eta Erregeak

Abenduaren 24an, arratsaldean, Olentzero Gasteizko Udaletxean egoten da, haurren gutunak jasotzeko, eta ondoren, 18:00etan hasita, Gasteizko kaleetan zehar desfilea egin ohi du artzainekin, egurgileekin eta bere laguntzaile guztiekin batera. Ibilbidea Udaletxean amaitzen da, eta, hara iritsitakoan, gaztaina erreak banatzen dituzte Olentzeroren omenezko kanten artean. Arratsalde horretan bertan, hiriko tabernari askok ardo beroa eskaintzen diete bezeroei.

 

Errege Magoek ere Arabako hiriburua bisitatzen dute urtero. Trenean heltzen dira urtarrilaren 5ean, goizean, eta ondoren, Villasuso jauregira joaten dira. Bertan, haurrek euren gutunak ematen dizkiete. Arratsalde partean, karrozen eta suhiltzaileen kamioiaren babespean, desfilea egiten dute Bilbo plazatik Gasteiz hiribideraino.

 

Musika, haurrentzako ikuskizunak eta antzerkia

Eguberrietako egitarauan toki garrantzitsua dute musikak, haurrentzako ikuskizunek eta antzezlanek. Ohi bezala, Mendizorrotza kiroldegiak txikientzako jarduera anitz hartuko ditu, hala nola, pailazoen ikuskizunak, kontzertuak eta umeentzako dantzaldia.

 

Eguberrietako azokak

Abenduaren 13tik urtarrilaren 6ra bitartean artisautza azoka hartuko dute Independentzia kaleak eta Urrezko Zeledoien plazak plazak. Probintzia Plazan ere Lan Ta Lan artisautza azoka egingo dute, eta Santa Bárbara plazan, berriz, nekazaritza-produktuen azoka izango da.

 

Kirolak

Kirolzaleek bi hitzordu garrantzitsu izango dituzte Gasteizen Gabonetan: Maratoi Erdia abenduaren 22an eta urteko azken egunean hiriko erdigunea zeharkatuko duen San Silvestre lasterketa

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: / Vitoria-Gasteiz
Data: 2020/12/03 - 2021/01/06
Euskadi, auzolana