Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Gabonak Donostian

Gabonak Donostian

Urtero, Gabonetako magiak Donostiako kale eta plaza guztiak hartzen ditu. Familia osoaren gozamenerako, asko eta asko dira egun berezi horietan antolatzen dituzten ekitaldiak.

 

San Tomas

Baserri giroa izaten da jaun eta jabe urtero milaka lagun erakartzen dituen Donostiako San Tomas azokan. Animalia erakusketa eta hainbat lehiaketa egiteaz gainera, kalitate handiko nekazal produktuak saltzen dituzte.

 

Haurren Gabonetako Parkea



Besteak beste, honakoak aurkituko ditugu Kursaaleko Haurren Gabonetako Parkean: jostailuak, zozketak, karaoke saioak, bideo-jokoak, motor eta bizikletentzako pista, tailerrak, puzgarriak eta pailazoen emanaldiak. Abenduaren 22tik 30era, Lankor taldeak antolatuta (24an eta 25ean itxita egongo da).

 

Eskulangintza-azoka

Umeek Haurren Gabonetako Parkeaz gozatzen duten bitartean, gurasoak Urumea pasealekua eta Santa Katalina Plazan kokatutako Donostiako Gabonetako Azokara hurbiltzeko aukera izango dute. Gabonetako Azokaren berritasunen artean honako hauek azpimarra daitezke: Alderdi Ederen kokatuko den Planetarioa, Nestor Basterretxea eta Eduardo Chillidaren diseinuekin sortutako arkupea, Maria Cristina Hotelaren fatxadaren argiztapena eta Alderdi Ederrren kokatutako Donostiako Noria erraldoiaren argiztapen berria.

 

Halaber, Errege Katolikoen eta Urdaneta kaleetan Lur taldeak jarriko duen eskulangintza-azokara joan ahalko dira, Gabonetako erosketak egiteko. Larruarekin, paperarekin, beirarekin eta egurrarekin lan egiten duten Gipuzkoako hainbat artisauk osatzen dute Lur taldea. Zeramika-lanak, bitxiak, jostailuak, xaboia, zapatilak eta arropa erosteko abagunea izango dute bisitariek. Abenduaren 18tik urtarrilaren 5era arte.

 

Olentzero eta Errege Magoak

Abenduaren 24a haurrentzako egun berezia da oso. Olentzero menditik jaitsi eta hiriko erdigunean ibiltzen da bere laguntzaileekin batera gozokiak eta ikatz-poltsak banatzen. Boulevardean amaitzen da desfilea, eta, bertan, Olentzerok haurren gutunak jasotzen ditu. Eguberrien amaiera Errege Magoen etorrerarekin batera iristen da. Urtarrilaren 5ean hiru erregeak Donostiako portura heldu eta Udaletxera abiatzen dira neska-mutilen gutunak jasotzeko. Ondoren, gozokiak banatzen dituzte desfilean, inguruan karrozak eta animaliak dituztela. Boulevardean amaitu ohi da desfile hori.

 

San Silvestre, herri-lasterketa jendetsua

Kirolzaleak San Silvestre lasterketaren zain egoten dira. Urteko azken egunean Donostiako erdigunetik 7.800 metro egiten dituen proba horrek lehia eta giro ona uztartzen ditu.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Data: 2019/11/30 - 2020/01/06
Euskadi, auzolana