Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Fair Saturday

Fair Saturday

2014an proba pilotu baten bidez Bilbon sortutako ekimen globala da Fair Saturday. Ofizialki 2015ean sortu zen: ia lau mila artistek hartu zuten parte 45 hiritako 203 ekitaldi kulturaletan, eta 70.000€ baino gehiago biltzea lortu zuten 103 proiektu sozialetarako.

 

Fair Saturday, gizartean eragina duen mobilizazio kulturala, azaroaren azken larunbatean ospatzen da, kontsumismoaren adierazle gorena den Black Friday egunaren ondotik. Mundu osoko artistek eta kultura erakundeek hartzen dute parte jaialdi globalean, eta helburu bakarra dute: haien ekitaldiaren bitartez aukeratutako proiektu sozial bat babestea.

 

2019ko edizioaren inaugurazio ekitaldia Bilbon egingo da, Miribillan. 1.000 artistak hatuko dute parte eta musikaren historiako abesti esanguratsuenak interpetatuko dituzte. Ikus-entzunezko ikuskizun ahaztezina izango da, eta nazioarteko 2019 Fair Saturdayri emango dio hasiera.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: Bilbao Arena Miribilla / Bilbao
Data: 2019/11/29 - 2019/11/30
Salneurria: 7 - 60 €
Euskadi, auzolana