Erriberako merkatua

Erriberako merkatua

Kokapena Calle Ribera, 22 bis , Bilbao

1 urtarrilaren
31 abenduaren

Erriberako merkatua Bilboko itsasadarraren alboan dago kokatuta, Alde Zaharrean hain zuzen. Honakoa merkataritza gune garrantzitsua da bai Bilbo eta bai Bizkaia osoarentzat. San Antongo zubiak ere Erriberako eremu honekin egiten du bat, eta azokari esker, gune ekonomiko garrantzitsu bilakatu da ingurunea.

 

Azoka honen historia XIV. mendean hasten den arren, gaur egungo eraikina 1929. urtean inauguratu zuten. Orduz geroztik, hainbatetan eraberritu dute; 1984. urtean, birmoldaketa sakona egin behar izan zuten, 1983ko uholdearen ondoren.

 

Urte batzuk igarota, 1990ean, Udal Hornidura-Azoka osatuena izendatu zuen Guinnessek, Europa mailan dagoen estalitako azokarik handiena baita.

 

Merkatua hiru solairutan dago banatuta, eta mota guztietako janariak daude eskura.

 

Hainbat jatetxe, taberna eta gastrotaberna daude ere Erriberako Merkatuan, jamoia, itsaskiak, gildak edo zuzeneko jazz onenaz gozatzeko.

Ezinbestekoak hurbil

Euskadi, auzolana