Errebonbiloen alardea | Euskadiko Turismo Agenda | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Errebonbilloaren omenezko irudia

Errebonbiloen alardea

Kokapena Elorrio

2 urriaren

Urriaren 2an ospatuko dute Elorrion Errebonbiloen eguna. Horrela esaten diote urtero urriko lehendabiziko igandean Bizkaiko udalerrian egiten den alardeari.

Askoren ustez, jaiaren jatorrian Lepantoko batailatik (XVI. mendea) bueltan zetozen elorriarren poz adierazpena dago, baina, antza denez, ohiturak lotura handiagoa du aspaldi euskal udalerri askotan zeuden defentsarako talde antolatuekin.

Goizeko bostetan hasi ohi da jaia. Ordu horretan, Elorrioko gazteek lehenengo itzulia egiten dute herrian zehar, zenbait leku zehatzetan tiro eginez. Arratsaldean, gazteek beste itzuli bat egiten dute.

Eguraldiak lagunduz gero, prozesioa egiten dute Andre Maria Arrosariokoaren irudiarekin. Bukatzeko, eguzki nahiz euri, errebonbiloek herriko plazan dantza egiten dute.

Errebonbiloen egunean bestelako jarduerak ere antolatu ohi dituzte, tartean, erromeriak eta arkume dastatzea.

Ezinbestekoak hurbil