Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Erdi Aroko Azoka, Gasteizen

  • Erdi Aroko Azoka

Erdi Aroko Azoka, Gasteizen

Irailaren 28tik 30era bitartean Erdi Aroko Azoka hartuko du Gasteizko hirigune historikoak. Artisautzako, gastronomiako eta ostalaritzako 200 salmenta-postuk Arabako hiriburuko kaleak beteko dituzte, eta bisitariek denboran atzera egiteko eta Erdi Aroko hiri batean murgiltzeko parada izango dute.

Produktuen salerosketaz gainera, errementariek, zurginek, beiragileek eta okinek antzina euren lana nola egiten zuten erakutsiko dute. Kaleko animazioak toki garrantzitsua izango du azokan, malabaristak, fakirrak, saltinbankiak eta juglareak Gasteiztik lasai-lasai ibiliko baitira. Erdi Aroko txapelketak ere gogora ekarriko dituzte.

Animaliek tarte berezia izango dute Erdi Aroko Azokaren baitan. Falkoneria erakustaldiez gainera, etxaldea ere egongo da, hainbat animaliarekin.

Laburbilduz, Erdi Arora itzultzeko eta antzinako bizimodua gertu-gertutik ezagutzeko aukera bikaina da honako hau.
Lekua: Alde Zaharra / Vitoria-Gasteiz
Data: 2018/09/28 - 2018/09/30
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana