Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Donostiako Musika Hamabostaldia

Donostiako Musika Hamabostaldia

Donostiako Musika Hamabostaldia 1939tik ospatzen den musika klasikoko jaialdiak ehun ikuskizun eta kontzertu inguru eskainiko ditu abuztuaren 1tik 31ra arte

 

80. edizioa izango den honetarako jaialdiaren historiako protagonista izan direnekin lotura berreskuratu nahi izan dute antolatzaileek. Horrela bada, Ainhoa Artetak, Lucía Lacarrak edota Juanjo Menak Hamabostaldien eman zituzten lehen urratsak, eta Donostiara itzuliko dira, Madamme Butterfly operarekin, Víctor Ullate Ballet konpainiaren Antígona ikuskizun berriarekin eta London Philharmonic Orchestrarekin.

 

Hamar ziklo izango dira, eta Donostian nahiz Gipuzkoako beste lekuetan, Araban, Nafarroan eta Iparraldean izango dira emanaldiak.

 

80. urteurreneko erakusketa

 

Halaber, uztailaren 6tik aurrera, Musika Hamabostaldiaren 80. urteurrena ospatzeko, jaialdiaren ibilbidea jasotzen duen erakusketa ikusi ahal izango da San Telmo Museoan. Erakusketak, modu atsegin eta dibulgatzailean, Donostiako hiriaren ispilu gisa jaialdiak izandako bilakaera erakutsiko du, 1939. urtean Gerra Zibila amaitu berri lehen aldiz Hamabostaldia ospatu zenetik, gaur egun arte. 

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Data: 2019/08/01 - 2019/08/31
Euskadi, auzolana