Debozioa nagusi 2024, Bizkaiko Aste Santuan | Euskadiko Turismo Agenda | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Balmasedako Via Crucis biziduna

Debozioa nagusi, Bizkaiko Aste Santuan

Kokapena Balmaseda, Berango, Bermeo, Bilbao, Durango, Markina-Xemein, Orduña, Zaratamo, Bilbao, Balmaseda, Urduña/Orduña, Markina-Xemein, Bermeo, Berango, Zaratamo, Durango

22 martxoaren
7 apirilaren

Aste Santua berez Erramu Igandetik Pazko Igandera doan kristautasunaren denbora-bitarte sakratua da; zenbait lekutan, halere, aurreko ostiralean (Dolumin Ostirala) edo larunbatean (Pasio Larunbata) hasten dira ospakizunekin. Bizkaian garai honetan bi dira udalerri erakargarrienak, bertakoek prestatzen dituzten ospakizun ikusgarriak direla eta: Balmaseda eta Bilbo. Enkarterriko udalerrian, Via Crucis bizidunak ehunka bisitari biltzen ditu urtero, Ostegun Santuan eta Ostiral Santuan egiten diren Jesusen bizitzaren pasarteen antzezkizunek erakarrita. Via Crucis ikusgarria prestatzeko, hiletan zehar entseguak egiten dituzte Balmasedako biztanleek. Antzezkizunez gainera, prozesioak eta abesbatzaren emanaldiak ditu nabarmentzekoen artean Balmasedako Aste Santuak. Bilbon dozena bat prozesio egin ohi dituzte Dolumin Ostiraletik Larunbat Santura bitartean, eta 3.000 kofradiakidek baino gehiagok hartzen dute parte horietan. Arte-balio handiko pausoak edo irudiak ateratzen dituzte kalera. Aipatzekoak dira San Frantzisko auzoa zeharkatzen duen Nazaretarraren Prozesioa (saetak abesten dituzte) eta Zazpi Kale edo Alde Zaharrean barrena doan Isiltasunaren Prozesioa. Beste hainbat udalerritan ere Kristoren nekaldia gogoratzeko antzezkizunak prestatzen dituzte, hala nola, Bermeon, Urduñan, Durangon, Berangon, Markina-Xemeinen eta Zaratamoko Arkotxa auzoan.

Ezinbestekoak hurbil