Azpeitia eta Donostiako Danborrada 2022 | Euskadiko Turismo Agenda | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Donostia

Azpeitia eta Donostiako Danborradak

Kokapena Azpeitia, Donostia / San Sebastián

19-20 urtarrilaren

Donostian eta Azpeitian San Sebastian eguna ospatzen dute urtarrilaren 20an, Sarriegiren himnoaren erritmoari jarriki danborrak eta kupelak astintzen.

Gipuzkoako hiriburuan, 19an hasten da jai-giroa, iluntzean, baina 00:00etan ematen zaio benetako hasiera jaiari. Gaztelubide elkarteko kideek Konstituzio Plazan bandera igotzearekin batera, 24 orduz danbor eta kupelen jai bihurtzen da hiria.

Konpainietako kideak desfilean ateratzen dira sukaldariz eta antzinako soldaduz jantzita. Sarriegiren doinuak auzo guztietan entzuten dira, Union Artesana elkarteko kideek bandera jaisten duten arte.

Egunean zehar, Hiritar Merezimenduaren Dominak eta Urrezko Danborra banatzen dituzte. Hori gutxi balitz, 8.000 ikasle inguruk hartzen dute parte urtero Danborrada Txikian.

Azpeitian, danborraden 20 talde irtengo dira 22:00etatik aurrera, gauerdian plazan bildu eta elkarrekin jotzeko. San Sebastian Martxaz gainera, Franzesenaren lanak ere entzuten dira. Bestalde, ia 500 haurrek hartuko dute parte Danborrada Txikian. Eguneko egitaraua osatzeko, prozesioa, sokamuturra eta beste ekintza batzuk ere egoten dira.

Ezinbestekoak hurbil