Menu

Euskadiko Turismo Ataria

Bilatu
 
 
euskadi.eus

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Cristóbal Balenciaga, 125 urte

Cristóbal Balenciaga, 125 urte

Aurten, Getariako Cristóbal Balenciaga museoak jostunaren jaiotzaren 125. urteurrena ospatuko du; horretarako, bi erakusketa nagusi eta Ikerketako Nazioarteko Biltzarra antolatu ditu.

 

Ekitaldi horiekin, «errezelaren atzeko gizona» esaten zioten jostunaren figuran sakondu nahi du Museoak, eta bere obraren ondare balioari buruz hausnarketa egin.

 

Otsailaren 29an inauguratuko da Moda eta Ondarea serieko hirugarren erakusketa; Museoak azken urteotan egindako lanaren ardatz da serie hori.

 

Uztailean, Azzedine Alaïa diseinatzailearen Balenciaga bilduma egongo da ikusgai Museoan, orain arte inon ikusi ez den erakusketa batean; modari buruzko erakusketen komisario eta Palais Galliera Pariseko Moda Museoko zuzendari izandako Olivier Saillard handiak zuzenduko du erakusketa.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: Cristobal Balenciaga Museoa / Getaria
Data: 2020/02/29 - 2020/10/02
Salneurria: 7-10€
Euskadi, auzolana