Blusaren eta Neskaren eguna Gasteizen | Euskadiko Turismo Agenda | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Gasteiz

Blusaren eta Neskaren eguna

Kokapena Vitoria-Gasteiz

25 uztailaren

Uztailaren 25ean, Santiago egunean, eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaien atarian Blusaren eta Neskaren eguna ospatu ohi dute Arabako hiriburuan.

Koadrila gasteiztarrek ("blusak", gizonezkoenak eta "neskak", emakumezkoenak) blusa iluna, abarkak eta lepoan zapia daramate. Antzina, lagun-taldeak elkartu eta zezen-plazara joaten ziren, eta, ez zikintzeko, blusak janzten zituzten. Ondoren zertxobait aldatu zen janzkera; euskal baserritarren arropa tradizionala erabiltzen da gaur egun.

Blusak eta neskak hilerrira joango dira, blusa gasteiztarrei omenaldia egiteko. Gainera, 25 koadrilek (blusak eta neskak) desfilea egingo dute Gasteizko kaleetatik, zezen-plazara iritsi arte. Desfile hori Andre Maria Zuriaren omenezko jaietan errepikatu ohi dute.

Bukatzeko, blusa bat Udal Musika Bandaren kontzertua zuzentzeaz arduratuko da, Floridako parkean.

Ezinbestekoak hurbil