Kale-ikuskizunak, dantza garaikidea, zirkua eta txotxongiloak eskutik joango dira Bilboko Kalealdia jaialdian. Hitzordua Bilboko Kale Nagusiaren inguruetan eta Zazpikaleetako txoko desberdinetan (Plaza Barrian, Arriaga Plazan eta Areatza pasealekuan, besteak beste) izango da.
Bilboko Kalealdia antzerki eta kaleko arteen jaialdia 2000. urtean sortu zen. Beste batzuen artean Leandre & Claire edo Els Comediants konpainiak jaso zituen lehenengo edizio hartatik asko izan dira ikus-entzuleek gozatu ahal izan dituzten une bereziak. Horrela, oraindik oroimenean gordeta daude Transe Express (2004), Royal De Luxe – La Gran Reyneta (2006), Génèric Vapeur (2011), Mystérieuses Coiffures (2012) edo Lurrak eta Nicole & Martin (2016) artisten emanaldiak. Horietako askok, une ikusgarriak utzi zizkiguten.
Informazio gehiago