Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Bilboko Aste Nagusia

Bilboko Aste Nagusia

Bederatzi egunez jai-giroa Bilboko txoko guztietara iritsiko da. Milaka lagun Bizkaiko hiriburuan bilduko dira aurtengo egitarauaren barruan prestatu diren ekintzez gozatzeko.

1978an Bilboko Aste Nagusia sortzeko ideien lehiaketa bat antolatu zuten hiriko hainbat elkartek. Ordura arte, jendartean arrakasta gutxi izaten zuten ekitaldi bakan batzuk bakarrik antolatzen ziren uda partean.

Horrela jaio zen Bilboko Aste Nagusia. Geroztik hiru hamarkada baino gehiago igaro dira, eta, gaur egun, Euskadiko jairik ospetsuenetako batzuk direla esan daiteke. Aurten abuztuaren 18an hasi eta 26an bukatuko dira festak. Txupinazoa jaurti eta pregoia egin ostean Marijaia ospetsua (jai bilbotarren ikurrik esanguratsuena) Arriaga plazaren balkoian agertuko da. Marijaiak guztion arreta erakarriko du azken egunean: Arriaga Plazan, ehunka lagunen aurrean, pertsonaia berezi hori erreko dute, Bilboko Aste Nagusiari amaiera emanez.

Lekua: / Bilbao
Data: 2019/08/18 - 2019/08/26
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana