Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Bilbao BBK Live Jaialdia

Bilbao BBK Live Jaialdia:
Musikarik onena Kobetamendira itzuliko da BBK Live jaialdiaren eskutik.

BBK Live Festibala aurten ere bueltan da eta inoiz baino gogorrago gainera. Musika ez da bakarrik Kobetamendin entzungo, Bilboko kaleetatik ere entzuteko aukera egongo da 50 talde elkartuz milaka ekintzekin batera bizkaiko hiriburan.

Maiatza, ekaina eta uztaileko hileen barrena jaialdi nagusiaren barruan beste lau jaialdi kultural egongo dira: Night+Day, Hirian, BBK Live Bereziak eta Basoa.

Night+Day jaialdia, The XX kartel buru den indie taldea atalaren komisarioa izango da. Uztailaren 6 eta 11ko astean, debutaren aurreko astean hain zuzen ere, musikaz, zinemaz, irratiz, afetrpartiez, zuzeneko emanaldiez eta ekitaldi bereziez beterik egongo da, Jamie xx & more taldearen emanaldia nabarmenduz eta baita beste musika talde gehiago. Bilboko Guggenheim Museoaren kanpoaldean kokatuko diren bi eszenatokietan izango da.

Hirian Jaialdia, Bilboko Alde Zaharreko kaleetara bueltatuko da, bigarren ekitaldi azpimarragarriena izanik, auzoa debaldeko programazio musikatu batean bilakatuko du maiatzaren 26an.

BBK Live Bereziak atalean, uztailaren 12 eta 14 egunen artean, jaialdiko giroa hiriaren erdiguneko beste toki batzuetara eramango du, BBK Live jaialdiko egunekin bat etorrita, goizetan zuzeneko emanaldiak egongo dira. Aurten bi agertoki gehiago izango dira, bata Isozaki Dorreetan eta bestea San Mames zelaiaren kanpoaldean.

Azkenik, Basoa gunea, uztaileko 12 eta 14 egunetan ere, ingurune natural eta pribilegiatu batean izango da non musika esperientzia gogoangarri batean bihurtuko du kalitatezko DJen eskutik.
Lekua: Kobetamendiko zelaiak / BILBAO
Data: 2018/07/12 - 2018/07/14
Salneurria: 135 €
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Estekak

Euskadi, auzolana