Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Berdelaren Eguna, Mutrikun

  • Berdelaren Eguna, Mutrikun

Berdelaren Eguna, Mutrikun

Mutrikuko ekitaldirik ospetsuenetako bat da Berdelaren Eguna, eta urtero milaka lagun erakartzen ditu. San Pedroko arrantzale-kofradiak bultzatu zuen ekimen hori orain dela hamar urte baino gehiago, berdela sustatu eta ezagutarazteko.

 

Aurreko egunetarako bestelako jarduerak (hala nola, "Berdel aipamena" izeneko sariaren banaketa eta erakusketak) antolatu badituzte ere, berdelaren jai handia apirilaren 1ean izango da. Gipuzkoako udalerrira bertaratzen direnek arrain hori dastatzeko aukera bikaina izango dute, portuan berdelaz egindako milaka pintxo eskainiko baitituzte (dozena bat errezeta desberdin aurkeztuko dira).

 

Halaber, udalerriko tabernetan ere berdel-pintxoak banatuko dituzte, doan. Egun berean "Urrezko Berdela" belaontzien estropada izango da ikusgai.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: / Mutriku
Data: 2023/04/01

Euskadi, auzolana