Euskadi Basque Country
 

Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Balmasedako Erdi Aroko Azoka

Balmasedako Erdi Aroko Azoka

Balmasedako Erdi Aroko Azoka 1999an egin zen lehen aldiz, Bizkaiko lehen hiribildua izan zenaren fundazioaren zortzigarren mendeurrena ospatu zen urtean, hain zuzen.

 

Eszenaratze landu eta bikain bati esker, erreferente bihurtu da Euskadiko kultur eskaintzan.

Balmasedarrek gogotsu parte hartzen dute azokan, garaiko arropez jantzita, eta estandartez eta banderaxkaz apaindu eta lastoz estaltzen dituzte herriko kale eta plazak.

 

Horrela, Balmasedara hurbiltzen diren bisitariek atzera egiten dute denboran, Erdi Arora hain justu, eta herriari Hiribildu forua eman zion merkataritza giroan murgiltzen dira bete-betean.

 

Egun osoz egiten diren jardueretan, 400 bat herritarrek parte hartzen dute. Musikariek girotutako kalejiran, malabaristek, saltinbankiek, orekariek… gune nagusia San Severino plazan duen Azokaren irekiera iragartzen dute. Belatz zaintzaileek ez dute hitzordua huts egiten, eta txokoren batean suge liluratzaileren bat ere ikus daiteke. San Severino plaza esku langileen topagune bihurtzen da: beira puztaileak, harginak, errementariak, ehuleak, iruleak, etab. Antzezleek, juglareek, komikoek, trobadoreek, buruhandiek, orekariek eta akrobatek ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera eskaintzen diete bisitariei.

 

Erdi Aroko Azoka amaitzeko, su ikuskizun ikusgarriak egiten dira gauez.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: / Balmaseda
Data: 2020/05/09 - 2020/05/10
Euskadi, auzolana