Bakio
Urtero legez martxoan aurkeztuko dute Bakioko upeltegiek iazko uztarekin egindako txakolina.
Pertsona ospetsu bat arduratuko da aurtengo lehendabiziko txakolin botilari kortxoa kentzeaz. Ezin ahatz dezakegu Bakioko txakolinak Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitura duela.
Gainera, beste hainbat produktu eskuratzeko edo dastatzeko abagunea izango dute udalerrira bertaratzen direnek, hala nola gazta, ogia, bildotsa eta euskal pastela. Eskulangintzak eta saskigintzak ere euren txokoa izango dute azokaren baitan, eta, besteak beste, txerriak, ahuntzak, idiak, ardiak, behiak, pottokak eta txakurrak bilduko ditu animalia-erakusketak.
Kirola eguneko beste protagonistetako bat izango da. Pala txapelketa, idi-probak eta herri-kirolen erakustaldiak nabarmendu behar dira.