Cerro de Estíbaliz s/n, Vitoria-Gasteiz
Erdi Aroko Araba diziplina arteko talde batek osatzen du; hain zuzen, historiaren eta artearen arloko ikerlariek, dibulgatzaileek eta turismoaren eta ondarearen hedapenaren arloko adituek.
Erakunde horren eskutik, Araba eta Vitoria-Gasteiz bisitatzen dutenek honako hauek ikus ditzakete: Vitoria-Gasteizko Erdi Aroko Arbendola edo hilerriak, Estibalizko Santutegia, Alaitza, Gazeo, Añua eta Arbuluko margolan misteriotsuak, Arabako Lautadako ermita erromanikoak eta Aguraingo hiriguneko ondare aberastasuna.
Erdi Aroko Arabak bereziki familientzako diseinatutako jarduerak ere antolatzen ditu.