Moreda de Álava/Moreda Araba
Martxoaren 16an, Arabako Oliba Olioaren Jaialdia ospatuko da Moreda herrian. Jarduera eta ekitaldi ugari izango dira egunean zehar. Inguruko olibondo eta olioaren mundua ezagutzeko aukera paregabea.
Bertaratzen den orok probatu ahal izango ditu olioz bustitako tostadak, eta eskualdeko olioak dastatzeko aukera izango du. Horrez gainera, bisitariek arabar produktuak erosi eta erakusketa tematikoak ikusi ahalko dituzte, eta haurrek tailer batzuetan parte hartu ahalko dute.