Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Arabako Errioxako Mahats-Bilketaren Festa

Arabako Errioxako Mahats-Bilketaren Festa

Irailaren 17an Arabako Errioxako Mahats-Bilketaren 24. festa egingo dute Samaniegon. Guardian antolatu zuten estreinakoz azoka ibiltari hori, 1994. urtean. Bisitariei udalerriak, bertako bizimodua eta, batik bat, ardoa ezagutaraztea du xede; izan ere, ardoa da eskualdeko landa garapena sustatzen duen produktu nagusia.

Urtero, mahatsa zapaldu eta lehenengo muztioa probatu ondoren, Arabako Errioxako ardoen dastatze saioari ekiten zaio. Oraingoan hainbat stand desberdin jarriko dituzte Samaniegon; horietako bakoitzean, Arabako Errioxako herri batean ekoitzitako ardoak salduko dira. Horrez gainera, egitarau zabalaren barruan honako jarduera hauek ere aurki ditzakegu: aizkolarien txapelketa, herri-bazkaria, musika eta dantza talde desberdinen emanaldiak, umeentzako jolasak, kalejirak eta artisau eta labeldun produktuak bilduko dituen azoka.
Lekua: / YÉCORA/IEKORA
Data: 2017/09/17
Ordutegia: Egun osoa
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana