Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Arabako babarrun nabarraren azoka

  • Arabako babarrun nabarra
  • Arabako babarrun nabarraren azoka

Arabako babarrun nabarraren azoka

Urriko bigarren igandean Arabako babarrun nabarraren azoka egin ohi dute Pobesen.

 

Jaki hori izaten da eguneko protagonista nagusia, eta urtero ehunka lagun erakartzen ditu Erriberagoitiko herri txikira. Aurten, ohi legez, Arabako babarrun nabarraren erakusketa eta salmentarekin emango diote hasiera azokari. Horrez gainera, tokiko produktu tipikoek eta artisautza gaiek ere euren txokoa izango dute bertan. Argazki erakusketek eta herri-kirolen erakustaldiek egitaraua osatuko dute, eta "Ohorezko Arabako Babarrun Nabarra" saria banatuko da.

 

Jakina, bisitariek babarrun nabarra dastatzeko parada ere izango dute.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Data: 2022/10/09

Euskadi, auzolana