Ondarroa

Antxoa Egune

Kokapena Ondarroa

18 maiatzaren

Egun oso bat eskainiko dio berriro Ondarroak antxoari. Izan ere, jaki horrekin lotura duten hainbat jarduera antolatzen dituzte urtero Bizkaiko udalerrian, Antxoa Egune deritzon ekitaldiaren baitan.
 

 

Jaia bera larunbatean egingo dute, baina aurreko egunetarako bestelako ekintzak prestatu dituzte. Egitarauaren barruan honako jarduera hauek nabarmendu behar dira, besteak beste: eskualdeko produktuen eta kontserben salmenta, erakusketak (argazki zaharrak eta maketak izango dira ikusgai) eta musika eta antzerki emanaldiak.

 

Horrez gainera, antxoaz egindako 1.000 pintxo baino gehiago banatuko dira.

Ezinbestekoak hurbil

Euskadi, auzolana