Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Almendrako azoka

  • Almendrako Azoka

Almendrako azoka

Pandemia dela eta bertanbehera geratu ostean, Gasteizko Alde Zaharrak hilero ospatzen zuen Almendrako azoka tradizionala berreskuratu du. Arabako hiriburuko Alde Zaharrak obalo itxura du, eta monumentu multzo izendatu zuten 1997an; hortik datorkio izena azokari.

 

Hilabete bakoitzeko lehenengo larunbatean egiten da azoka, eta ibilbideka antolatuta dago. Hala, "Merkataritzaren Ibilbideak" Aiztogile eta Hedegileak kaleak, San Frantzisko aldapa eta Buruileria eta Santo Domingo plazak hartzen ditu, eta "Kultur Ibilbideak" Erdi Aroko hirigunea hobeto ezagutzeko bisita gidatuak proposatzen dizkigu. Horrez gainera, Almendraren sekretuak egitasmoa dela medio, saltokietako batek gasteiztar nahiz bisitariei ogibidearen nondik norakoak erakusten dizkie.

 

"Upelen Ibilbidea" deritzona ere antolatzen dute, eta aurten, nobedade moduan, "Hemengo Shopping Ibilbidea" egingo da, hiriko gourmet establezimenduak erakutsiko dira bertan.

 

 

Erdi Aroko Hiriguneko Komertzio eta Zerbitzuen Federazioak, merkatariek eta bisitariek merkatuaz modu seguruan gozatzeko neurri guztiak betez antolatu du aurtengo edizioa:



- Postuak Buruileria, Santa Maria eta Matxete plazetan banatuko dira, jendetzarik egon ez dadin; ez dira Erdi Aroko muinoko kaleetan jarriko, ohi bezala.



- Plazak mugatuta egongo dira, sarreretan gel hidroalkoholikoaren banagailuak egongo dira, eta kontrol-postu bat plaza bakoitzean, osasun-araudi osoa betetzen dela bermatzeko.

 

 

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: Casco Medieval
/ Vitoria-Gasteiz
Gutxi gorabeherako data: Urte osoan
Euskadi, auzolana