% 100 BASQUE MARKAK

Sormena, berrikuntza eta ongi egitea

Euskadi pertsona aurkitzaileen eta geldiezinen lurraldea da, eta haien lanaren ezaugarri dira sormena, berrikuntza eta ongi egindako gauzen indarra. Izateko modu hori agerian jartzen da industria, arte edo artisau produktuetan nahiz diseinuari, kirolari edo modari lotutako produktuetan. Euskal diseinuaren kalitatea, espezializazioa eta sormena gero eta gehiago aitortzen dira, eta euskal enpresak eta markak nazioarteko merkatu zorrotzenetan agertzen dira.

2014az geroztik, Unescoren Hiri Sortzaileen Sareko kidea da Bilbo, diseinuaren kategorian, hain zuzen. Hortaz, diseinuaren erreferentzia diren Berlin, Seul, Pekin, Shanghai eta Buenos Aires hirien mailako metropoliek osatutako taldeko kidea da Bilbo.

Moda, bitxiak, kirola eta gehiago

Mundu osoan daude modaren arloko euskal enpresak, hala nola Skunkfunk, Loreak Mendian, Trakabarraka, North Company edo Zergatik, eta euskal sormenaren nazioarteko erreferentzia dira dagoeneko. Halaber, nazioarteko erreferentzia dira Suárez enpresa ospetsua, bitxien arloan, eta hainbat kirol marka, Ternua, Orbea, Astore edo BH, besteak beste.

Etor zaitez Euskadira eta goza ezazu aukera paregabeaz % 100 Basque marka hauen establezimendu eta egoitza nagusien sare zabala ezagutzeko.

Moda eta diseinua

Isabel Zapardiez Mercedes de Miguel Minimil Loreak mendian Skunk Funk Zergatik Teresa Busto Ian Mosh Ixi Wood Boinas Elosegui Sophie et Voila Indi & Cold Uzturre

Kirola

BH Bikes Orbea Astore Pukas Ternua Axalko

Bitxiak

Eguzkilore Joyería Suárez

Altzariak

Muebles Lufe

Opariak

The Basque Box San Sebastián
Euskadi, auzolana