10 plan
Gabonak
paregabeak izan daitezen
Euskadin
*Osasun-egoeraren bilakaerari lotutako planak
10 plan
paregabeak izan daitezen
Euskadin
*Osasun-egoeraren bilakaerari lotutako planak
01
Muino batean dago, eta bertara igotzeko, Funikularrean egin dezakegu. Behin goian, Donostiako ikuspegi ederra izango dugu.
Hemen, Dorrea aurkituko dugu, gure bizimodua eta ohiturak biltzen dituen erakusketa bat duen egurrezko itsasargi zahar bat.
02
Olentzero eta Mari Domingi etxean daude Gabonetako opariak prestatzen, bisita itzazu eta kontatu nola portatu zaren aurten. Eta Olentzeroren lanbidea ezagutu nahi baduzu, bere burdinolan bisita dezakezu.
03
Euskadin merkataritza erakargarria, bertakoa eta berritzailea topatuko duzu. Arimadun merkataritza bat, zuk eta zure hurbilekoek merezi dituzuen kalitatezko produktuak eskuratzeko.
04
Jaiotza Egileen Munduko Federazioaren arabera, tamaina errealean eginiko 200 figura baino gehiago dituen Gasteizko Jaiotza Monumentala munduko interesgarriena da.
05
Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Euskadiko beste hainbat herritan San Silvestre lasterketa herrikoia egiten da.
06
Euskadiko kaleak irudimen handiko gailuekin argiztatzen dira, eta bertatik igarotzen direnak jai giroan murgildurik sentitzen dira. Gainera, gure hirietan, ikusgarria izaten da argiak pizteko ekitaldia.
07
Izotz gainean patinatzeko pistak familia osoarentzako aisialdi eskaintza gisa jartzen dituzten udalerriak urtetik urtera gehitzen doaz. Irun, Gasteiz eta Bilbo bezalako lekuetan tradizioa da, eta urtero milaka pertsona gerturatzen dira bertara.
08
Hiri zein herrietako kaleetan jartzen diren artisautza azoketan herritarrek hainbat produktu eros diezaiekete zuzenean eskuz egin dituzten pertsonei.
09
Goxua mardula, Euskal Pastel zoragarria, txokolatezko trufa liluragarriak…Ezagutu zeintzuk diren sasoi honetako gozo tradizionalak, bisita itzazu gure gozotegirik historikoenak!
10
Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean tradizioa da gure inguruko mendiren batera igotzea, hala nola Gorbeiara, Adarrara, edo Zaldiaranera. Bertatik, ongi etorria ematen diogu urte berriari.
Jarrai iezaguzu Instagramen