Informazio praktikoa: Baliabide turistikoen Dog-Friendly politikak | Turismoa Euskadi

Baliabide turistiko nagusietako Dog-Friendly politikak

'Euskadi txakurrarekin' webgunerako informazio praktikoa

Zure txakurrarekin non sar zaitezkeen jakitea garrantzitsua da, baina hori bezain garrantzitsua da, askotan, non sartu ezin zaitezkeen jakitea, lege-murrizketak edo gunearen kudeatzailearen politika pribatuak egon daitezkeelako tartean.

Euskadiko toki erakargarri turistiko nagusietan pertsonak txakurrarekin sartzeari buruzko politika kontsulta dezakezu orri honetan.

Zer egin dezaket txakurrekin sartzea debekatuta dagoen toki erakargarriren bat bisitatu nahi badut?

Gomendatzen dizugu denborarekin planifikatzea eta bisitak zenbat iraungo duen informatzea, aukerarik onena zein den erabakitzeko:

  • Kontsultatu ostatu hartu behar duzuen establezimenduan posible ote den txakurra gelan bakarrik uztea salbuespenez, eta denbora jakin baterako. Hala ez bada, edo zure txakurra urduri jartzen bada toki berrietan, ez egin horrelakorik.
  • Bisita laburra bada eta jende gehiagorekin bazoaz, txandaka ibil zaitezke txakurrarekin, eta horrela zure txakurra ez da bakarrik geldituko.
  • Bisita luzea bada, ordea, txakurrarentzako zaindegi edo hotel bat bila dezakezue, ordu batzuetan errege-erregin gisa zain dezaten.

Legenda:

🚫 Txakurrak ezin dira sartu
🟧 Murrizketa batzuk
✅ Txakurrarekin gozatzeko moduko plan interesgarria
🕒 Bisitaldiaren iraupena, gutxi gorabehera (zure bisita planifikatzeko aukera izan dezazun, txakur-zaindegi batera jotzeko asmoa izanez gero...)

Cristobal Balentziaga Museoa

Getaria - 🚫 🕒 - <1h.

Gehiago ikusteko

Rolls Royce museoa. Loizaga dorretxea

Galdames

Txakur guztiak onartzen dituzte lorategian. Pabiloietan, txakur txikiak besotan eramateko aukera dago, baina txakur handiek kanpoan lotuta geratu behar dute. Zuk ezagutzen duzu inork baino hobeto zeure txakurra, eta zeuk jakingo duzu kanpoan zain gera daitekeen ala txarto pasatuko duen. Beldurtuz gero, gerta liteke urduri jartzea eta zaunkaka hastea edo marmar egitea norbait ondotik pasatzen denean.

Gehiago ikusteko

Bibat Museoa

Gasteiz - 🚫 🕒 - <2h.

Arabako Arkeologia Museoaren eta Karten Fournier Museoaren arteko fusioaren emaitza da Bibat

Gehiago ikusteko

Gernikako Batzarretxea

Gernika

Txakurrak ezin daitezke eraikinean sartu, baina kanpoko lorategietan ibil daitezke, Gernikako Arbolaren ondoan. Taldean edo beste pertsona batekin bazoaz, txandaka ibil zaitezkete.

Gehiago ikusteko

Albaola, Euskal Itsas Ondarea

Pasaia Donibane - 🚫 🕒 - 2/3h.

Gehiago ikusteko

Arte Ederren Museoa

Bilbo - 🚫 🕒 - 2/3h.

Gehiago ikusteko

Guggenheim Museoa

Bilbo - 🚫 🕒 - 2/3h.

Gehiago ikusteko

Victoria Eugenia antzokia

Donostia - 🚫 🕒 - 2/3h.

Gehiago ikusteko

Principal Antzokia

Gasteiz - 🚫 🕒 - 2/3h.

Gehiago ikusteko

Arriaga Antzokia

Bilbo - 🚫 🕒 - 2/3h.

Gehiago ikusteko

Chillida Leku Museoa

Hernani - 🚫 🕒 - 1/2h.

Gehiago ikusteko

Loiolako Santutegia

Azpeitia - 🚫 🕒 - <1h.

Ingurua benetan ederra da eta txakurrak eskertu egingo dizu. Taldean bazoazte, txandaka sar zaitezkete.

Gehiago ikusteko

Arantzazuko Santutegia

Oñati - 🚫 🕒 - <1h.

Ingurua benetan ikusgarria da eta txakurrak eskertu egingo dizu; izan ere, santutegitik hainbat bide abiatzen dira mendian barrena, horietako batzuk Urbiara eta, handik gora, Aizkorriko kareharrizko gailur-lerroraino, Aizkorri-Aratz parke natural bikainean. Taldean bazoazte, txandaka sar zaitezkete.

Gehiago ikusteko

Gasteizko Santa Maria Katedrala

Gasteiz - 🚫 🕒 - <1h.

Ibilian aritzeko lorategi ederrak daude inguruan; kanpotik ikus ditzakezu edota txandaka sartu bestela, barnealdea ere ikusteko.

Gehiago ikusteko

Añanako Gatz Harana

Añana - 🚫

Debekatuta dago txakurrak sartzea, elikagaiak ekoizteko gunea baita. Kanpoaldean mosketoi bat dago txakurrak lotuta uzteko. ikusi inguruan egin ditzakezun jarduerak eta gatzagak kanpotik ikusteko ibilbidea. Bisitatu webgune honen «Mendiak eta bailarak» ataleko informazio praktikoa.

Gehiago ikusteko

Baigorri upategia

Samaniego - 🚫

Gehiago ikusteko

El Fabulista upategia

Laguardia - 🚫

Gehiago ikusteko

Ysios upategia

Laguardia - 🚫

Gehiago ikusteko

Marqués de Riscal upategia

Eltziego - 🚫

Gehiago ikusteko

Basque Culinary Center

San Sebastián - 🚫

Gehiago ikusteko

Estatuko araudiak aginduta, debekatuta dago elikagaiak manipulatzen diren guneetan animaliak sartzea.

Donejakue Bidea

Euskadi - ✅

Aire zabaleko bidea da eta ez dago inolako murrizketarik. Donejakue Bidea ezin aproposagoa da ibilbide luzeak egitera ohituta dauden animaliekin egiteko. Barnealdeko nahiz Kostaldeko Donejakue Bidearen etapak egiteko aukera duzue txakurrak eta biok.

Kostaldetik Barnealdetik

Inaziotar Bidea

Aire zabaleko bidea da eta ez dago inolako murrizketarik. Ignazio Loiolakoak, zalduna zela, 1522an Loiolatik Manresara egin zuen bidea oroitzen du. Bidea Ignazio Loiolakoaren jaiotetxean abiatzen da, Azpeitian (Gipuzkoan), eta txakurrarekin egiteko plan bikaina da.

Gehiago ikusteko

Santa Katalina Lorategi Botanikoan

Iruña Oka - ✅

5 kontinenteetako 1.000 landare espezie baino gehiago elkarrekin miresteko aukera duzue. Arabako Lautadako bistak ere zoragarriak dira benetan.

Gehiago ikusteko

Pozalaguako kobazuloa

Karrantza - 🚫 🕒 - <1h.

Gehiago ikusteko

Zinemaldia

Donostia - 🟧

Debekatuta dago txakurrarekin zineman edo antzokian sartzea baina, hori bai, txakurrarekin kalean zehar ibiltzeko aukera duzu eta batek daki, agian Hollywoodeko izarren batekin topo ere egingo duzu. Dena dela, gogoan izan garai horretan jende asko ibiltzen dela kalean eta, beharbada, ez dela txakur beldurtiekin, urduriekin edo larriekin ibiltzeko garairik onena.

Gehiago ikusteko

Jazzaldia (Donostia) | Getxo Jazz | Gasteizko Jazzaldia

🟧

Ezin da txakurrarekin sartu kontzertu-guneetara, ez eta hondartzara jaitsi ere han egiten direnean. Nahi baduzu, terraza irekiak dauden eremuak eta kontzertu txikiak edo beste jarduera batzuk egiten diren eremuak aprobetxatu ditzakezu. Halakoetan bai, txakurrarekin joan zaitezke, betiere lotuta badago.
Kontuan izan behar duzu, ordea, egun eta ordu batzuetan jende asko bil daitekeela eta, gainera, musikaren bolumena kontuan hartuta, zure txakurrarentzako leku desatseginak izan daitezkeela.

Bilbao BBK Live

Bilbo - 🚫 🕒 - >5h.

Guztiz debekatuta dago txakurrarekin sartzea eta, baimenduta balego ere, zuzeneko musikaren bolumena nahiz jende uholdea jasanezinak dira txakurrarentzat.

Gehiago ikusteko

Mundaka Fest: Basque Music & Cook festival

Mundaka - 🚫 🕒 - >5h.

Guztiz debekatuta dago txakurrarekin sartzea eta, baimenduta balego ere, zuzeneko musikaren bolumena nahiz jende uholdea jasanezinak dira txakurrarentzat.

Ordiziako azoka

Ordizia - ✅ 🕒 - <2h.

Aire zabaleko merkatua da eta, beraz, txakur eta guzti joan zaitezke. Merkatua astean behin egiten da, asteazkenetan, 09:00etatik 13:00etara.
Merkatu irekia da eta ez dago txakurrarekin joateko arazorik, jende ugari dabilen eta janaria dagoen lekuetan ibiltzera ohituta badago.

Gehiago ikusteko

Informazio praktiko gehiago ikusteko egin klik hemen.