'Euskadi txakurrarekin' webgunerako informazio praktikoa
Jarraian labur-labur azalduko dizugu Euskadin zure txakurrarekin bidaiatzeko kontuan hartu beharko duzun araudia. Atal honen amaieran, informazio hau lortzeko erabilitako lege eta dekretuen izenak aurkituko dituzu, zehatz-mehatz, nahi baduzu sakonagotik kontsulta ditzazun.
Txakurraren arduradunak bere gain hartuko du, halaber, txakurrak eragin litzakeen kalte, galera eta eragozpenen gaineko ardura, nahiz eta txakurrak ihes egin edo txakurra galdu, Kode Zibilaren 1905. artikuluan ezarritakoa betez. Animalia hiriko bide eta gune publikoetan barrena doanean, gehienez 2 metro luzeko kate edo uhal batez lotuta joan beharko du.
Itsu-txakurrek edo laguntza-txakurrek ikastetxeetan, garraioetan eta gainerako gune publikoetan sartzeko aukera dute, eta beraz, orri hauetan azaldutako politika eta debekuek ez diete eragiten, janariak manipulatzen diren tokietan izan ezik, hala nola upeltegiak, sukaldeak, supermerkatuak, etab.
Horretarako, txakurraren arduradunak une oro eraman beharko du laguntza-txakurra dela egiaztatzen duen dokumentazioa. Eta laguntza-txakurraren “erabiltzaile” gisa identifikatuko da.
2019ko abenduan, honako hauek dira Euskal Herrian arriskutsutzat hartzen diren arrazak edo arraza tipologiak:
Aurreko atalean bildutako arrazen arteko gurutzaketen ondorioa diren txakurrak ere arriskutsuak izan daitezke (bereziki, Akita amerikarra, American Bully eta American Pitbull Terrier), baita 101/2004 Dekretuaren II. eranskinean bildutako ezaugarri guztiak edo gehienak dauzkaten txakurrak ere.
Horrelako animaliak eraman ahal izateko, arduradunak egiaztatu egin behar du, ezinbestean, arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko indarreko administrazio-lizentziaren jabe dela, eta animalia arriskutsuak izan daitezkeen txakurren erregistroan inskribatuta dagoela, erroldatuta dagoen udalean. Eremu publiko batean pertsona batek horrelako txakur bat eraman ahalko du, soil-soilik, muturrekoa jarrita eta gehienez bi metro luzeko kate edo uhal ez-luzagarri batez lotuta, eta arnesik erabiltzeko aukerarik ez da izango.
Horrelako arrazetako txakur batekin bidaiatzen baduzu, litekeena da askotariko gune eta lokaletako dog-friendly politika zorrotzagoa izatea zuentzat.
Oro har, guztiz debekatuta dago txakurrak sartu eta egotea elikagaiak fabrikatu, saldu, biltegiratu, garraiatu eta manipulatzeko lokal edo ibilgailuetan.
Jendearentzat irekitako gainerako establezimenduetako titularrek debekatu ahalko dute, nahierara, txakurrak bertan sartu eta egotea, sarreran debeku hori argi eta garbi adierazita.
Bestela esanda: mota guztietako animaliek debekatuta dute elikagaiak biltegiratu eta manipulatzeko lokaletan (sukaldeak, supermerkatuak…) sartzea. Taberna eta jatetxeetan sar daitezke bezeroen sarreran edo kontsumoguneetan, horretarako debekurik ez dagoelako Euskadiko legeria autonomikoaren arabera. Zenbaitetan udal-agintariek betekizun zorrotzagoak ezarri dituzte Europar Batasuneko, herrialdeko edo autonomia-erkidegoko araudietan ezarritakoak baino.
Debekatuta dago txakurrarekin upeltegietako manipulazioko eta upeletako eremuan sartzea, elikagaiak biltegiratu eta manipulatzeko eremutzat hartzen direlako. Eta, aldez aurreko puntuan ikusi dugunez, gune horietan sartzea debekatuta dago, oro har.
Informazio praktiko gehiago ikusteko egin klik hemen.