Txakurguneak: aisiaguneak eta txakurrak onartzen dituzten hondartzak | Turismoa Euskadi

Aisiaguneak eta hondartzak

'Euskadi txakurrarekin' webgunerako informazio praktikoa

Euskadiko hiri eta herrietan barrena egun oso bat eman ondoren, zure txakurrak eskertuko dizu beretzat egokiak diren uneak eta guneak bilatzea, non aske korrika egiteko eta beste txakur batzuekin jolasean aritzeko aukera izango duen. Udalerri guztietan, horretarako egokiak diren hainbat gune mugatu, definitu eta prestatu dira.

Orri honetan, txakurrentzako aisiagune (hemen txakurguneak esaten diegu) eta hondartza nagusiak aurkituko dituzu; zure txakurra aske ibil daiteke horietan, lotu gabe.

Arriskutsua izan daitekeen arraza bateko txakur batekin bidaiatzen baduzu, erne ibili, normalean gune horietarako sarbidea murriztua izaten dutelako.

Bilbo

Bilboko Udalak txakurrentzako aisiaguneak gaitu ditu parkeetan, seinaleztatuta eta ordutegi jakin batzuekin, txakurrak aske (lotu gabe) ibiltzeko aukera izan dezaten honako irizpide hauei jarraikiz:

  • Animalien jabe edo edukitzaileek, animaliak edukitzeko ordenantzaren baldintza guztiak beteko dituzte, bereziki gorozkiak biltzeko eta animaliak etengabe kontrolpean edukitzeko baldintzei dagokienez.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrek EZIN izango dituzte eremu horiek erabili.
  • Parkeko aisiagune guztiak seinaleztatuta daude informazio-kartelen bitartez.

Ordutegia

Neguan, azarotik maiatzera: 19:00etatik 11:00etara.

Udan, ekainetik urrira 20:00etatik 11:00etara.

Bilboko parke hauetan aurkituko dituzue txakurrentzako aisiaguneak:

  • Amezola parkea
  • Azoka-Zorroza parkea
  • Casilda Iturrizar parkea
  • Enkarnazio parkea
  • Eskurtze parkea
  • Etxebarria parkea
  • Europa parkea
  • Ibaieder parkea
  • Miribilla parkea
  • Sarriko parkea

Xehetasun gehiago hemen

Donostia

Txakurrak lotu gabe ibili ahalko dira hiri-inguruko parke hauetan, 18:00etatik 12:00etara:

  • Miramón
  • Lau Haizeta
  • Otxoki
  • Ametzagaina
  • Ulia
  • Urgull: Neguan, 18:00etatik 12:00etara. / Udan, 19:00etatik 10:00etara.

Horrez gain, auzo guztietan aisiaguneak ezarri dira. Plano honetan, eremu guztietako xehetasunak ikus ditzakezu.

Zure txakurra arriskutsua izan daitekeen arraza batekoa bada, inoiz ere ezin izango duzu lotu gabe eta muturrekorik gabe eraman.

Aisiagune horietan, zure txakurra kontrolatzeko eta gorozkiak biltzeko ardura ere hartu beharko duzu.

Hiriko gainerako tokietan, zure txakurra lotuta eraman beharko duzu beti.

Xehetasun gehiago hemen

Ikus Donostiako hondartzei buruzko informazio gehiago “hondartzak” atalean.

Gasteiz

Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak lotuta ibiliko dira beti, eta gainerako txakurrak berdeguneetan bakarrik ibili ahalko dira lotu gabe, honako hauetan izan ezik:

  • Katedraleko parkea
  • Unibertsitateko Campuseko lorategiak (Maria de Maeztu lorategiak izan ezik)
  • Prado parkea
  • Florida parkea (Ur Lorategi Sekretua barne)
  • Natura 2000 Sarean bildutako eremuak: Salburua, Zadorra, Arabako Lautadako Irla-Hariztiak eta Gasteizko Mendi Garaiak.

Xehetasun gehiago hemen

Beste udalerri batzuetako txakurguneei edo txakurrentzako aisiaguneei buruzko informazioa:

Bizkaia

Gipuzkoa

Euskadiko legeria autonomikoak eta udal-mailakoak debekatu egiten du hondartzetan sartzea bainuko denboraldi eta ordutegietan, baina urteko gainerako hilabeteetan edo udako gauetan paseo luzeak egin ditzakezu zure txakurrarekin honako hondartza hauetan. Kontsultatu hondartzetako kartelak, lotu gabeko txakurrak baimenduta ote dauden edo uhalaz lotuta eramatea nahitaezkoa ote den jakiteko.

Mapa honetan, urteko sasoiren batean txakurrarekin sartzea onartzen duten hondartzak zein diren ikus dezakezu, haien politikarekin eta hondartza eta araudiari buruzko informazio gehiagorako estekarekin batera:

Ikusi mapa

DENBORALDITIK KANPO ORDU-MURRIZKETARIK GABE:

Irailaren 16tik ekainaren 14ra bitartean:

  • Hondarribiko hondartza (Hondarribia)
  • Itzurun hondartza (Zumaia)

Urriaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean:

  • Arrietara-Atxabiribil hondartza eta Barinatxe hondartza - La Salvaje (Sopela)
  • Meñakoz hondartza (Sopela - Barrika)
  • La Arena hondartza eta Zierbenako hondartza (Zierbena)
  • Gorlizko hondartza (Gorliz)
  • Bakioko hondartza (Bakio)
  • Laida eta Laga hondartzak (Ibarrangelu)
  • Karraspio hondartza (Mendexa)
  • Alkolea, Ondarbeltz, Mutriku eta Saturraran hondartzak (Mutriku)
  • Aritzatxu hondartza (Bermeo)
  • Santiago eta Lapari hondartzak (Deba).
  • Kontxa, Zurriola eta Ondarreta hondartzak (Donostia).

Urriaren 1etik apirilaren 30era bitartean:

  • Isuntza hondartza (Lekeitio)
  • Ogeia hondartza (Ispaster)

Urriaren 13tik Aste Santua hasi arte:

  • Plentziako hondartza (Plentzia)
  • Laidatxu eta Hondartzape hondartzak (Mundaka)
  • Zarauzko hondartza (Zarautz)

Urriaren 15etik Aste Santua hasi arte:

  • Gaztetape eta Malkorbe hondartzak (Getaria)

Azaroaren 1etik apirilaren 30era bitartean:

  • Eako hondartza (Ea)

DENBORALDITIK KANPO ORDU-MURRIZKETAREKIN:

Urriaren 1etik apirilaren 30era bitartean, 18:00etatik 11:00etara:

  • Ereaga, Arrigunaga eta Areetako hondartza (Getxo)

Urriaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean, 22:00etatik 09:00etara:

  • Arrigorri hondartza (Ondarroa)

BAINU-DENBORALDIAN ORDU-MURRIZKETAREKIN:

Bainu-denboraldian honako hondartza hauetan sar zaitezke txakurrarekin, betiere lotuta badaramazu, eta honako data- eta ordu-murrizketa hauekin.

Aste Santutik urriaren 1era arte. 21:00etatik 06:00etara:

  • Antilla hondartza (Orio)

Aste Santutik urriaren 12ra bitartean, 09:00etatik 06:00etara:

  • Plentziako hondartza (Plentzia)
  • Zarauzko hondartza (Zarautz)
  • Laidatxu eta Hondartzape hondartzak (Mundaka)

Aste Santutik urriaren 14ra bitartean, 21:00etatik 06:00etara:

  • Gaztetape eta Malkorbe hondartzak (Getaria)

Ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean, 20:00etatik 09:30etara:

  • Arrietara-Atxabiribil hondartza eta Barinatxe hondartza - La Salvaje (Sopela)
  • Meñakoz hondartza (Sopela - Barrika)

Ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean, 20:00etatik 11:00etara:

  • Aritzatxu hondartza (Bermeo)

Informazio praktiko gehiago ikusteko egin klik hemen.