Euskadi, leku aproposa familia anitzentzat
Enogastronomia Ekitaldiak LGBTQ+
Euskadi familientzako helmuga egokia bilakatu da, baita familia anitzentzako ere!
Enogastronomia Ekitaldiak LGBTQ+
Euskadi familientzako helmuga egokia bilakatu da, baita familia anitzentzako ere!
LGBTQ+ familiak hartatzeko prestatuta dago, horretarako prestatutako hotelei eta landa-etxeei, gaueko bizitzari eta gastronomia-aukerei esker. Komunitateko alderdi helduenari zuzendutako helmuga izan liteke, hala ere, haurrekin etortzen bazara, aukerak asko baino gehiago dira.
Ibilbide eta abentura dibertigarrienak eta family-friendlyenak egiteko aukera ematen duten hondartza zoragarrienak, paisaia naturalak, haranak, mendiak eta abarretatik hasita, Euskadi era guztietako guraso eta seme-alabentzako lekua da.
Erkidegoko herri eta udalerri gehienek parke eta lorategi ugari dituzte. Gazteenak naturaz maitemindu daitezke Gasteiz bezalako hirietan, biztanle bakoitzeko metro koadro berde gehien dituen Europako tokietako batean. Eraztun Berdea ere deskubritu dezakete, 47 kilometro baino gehiagoko pista eta bidezidorrekin, edo Añanako Gatz Haraneko paisaia harrigarria, baita bertako flora eta fauna berdingabea ere.
Arabako Errioxan, primerako gastronomia aurkitzeaz gain, etxeko txikienek ondo pasa dezakete mahats-bilketaren edo olioaren jaietan, edota inguruetan egiten diren bisita antzeztuetan. Musika ere nabarmena da, eskualdeko herrietan era guztietako kontzertuak egiten baitira.
Euskal mendi eta haranek mendi-ibiliak eta ibilaldi errazak eskaintzen dituzte, mota guztietako seinaleztapenekin, haurrak naturarekiko lotura garrantzitsu bat garatzen has daitezen. Goierri leku ezin hobea da honen adibidetzat hartzeko. Beste leku batzuetan, Gorbeian adibidez, familiek flora eta fauna ezagutu dezakete 14 bidezidorrek osatzen duten sare bati esker.
Azken batean, zure familia edozein dela ere (familia homoparentalak, transs seme-alabak dituztenak, etab.), Euskadik aukera paregabeak eskaintzen ditu zure bidaia denentzat dibertigarria izan dadin, baina, batez ere, lasaia eta segurua izateko.