Euskadiko 5 hondartza onenak familiarekin gozatzeko
Kostaldea Surfa Hondartzak
Hondartza da udako egunak planifikatzeko erakargarritasun handienetako bat, eta, egia esan, euskal kostaldean hareatza ugari ditugu, baita barnealdean ere!
Kostaldea Surfa Hondartzak
Hondartza da udako egunak planifikatzeko erakargarritasun handienetako bat, eta, egia esan, euskal kostaldean hareatza ugari ditugu, baita barnealdean ere!
Izan ere, hemen ez dugu itsasoa behar hareazko zabalgune on batez gozatzeko. Gainera, gure hondartzez urteko edozein unetan goza dezakegu, gehienak triatloiak, surf txapelketak edo estropadak bezalako ekitaldien eszenatokiak baitira.
Ezin hobeak dira neguan ere ibilaldi atseginak egiteko, paregabeak indarrak berreskuratzeko eta birikak aire freskoz betez gorputza eta arima berrabiarazteko. Era berean, ausartenek ez dute barkatzen Kantauri itsasoko bere eguneroko bainua, pertsona adoretsuenentzat plan ona.
Hala ere, udan izaten da jende gehien; izan ere, bikainak dira uretako edozein jarduera egiteko, paseatzeko, irakurtzeko eta baita toailan erlaxatzeko ere, hain ezaguna den buelta eta buelta eginez.
Uda honetan bisitatzeko hondartzarik onenak ezagutu nahi dituzu? Gure Top 5 aurkezten dizuegu familiarekin gozatzeko.
Badago itsaso gabeko hondartzarik ere, deskubritu itzazu!
Uribarri-Ganboako urtegiaren inguruan daude, eta barrualdeko hareatza hauek bandera urdina berresten dute urtez urte. Irisgarritasuna, uren kalitatea eta dutxak, aparkalekua, sorosle-zerbitzua eta gainerakoak dira lekua familientzako segurua eta aproposa izatea egiten dutenak.
Iparraldeko Garaio eta Hegoaldeko Garaio, 2.600 metro baino gehiagoko luzera eta 116 hektareako azalera berdearekin, jarduera ugari eskaintzen ditu: mendi-ibiliak, ur-kirolak, jolas-gunean, bisita gidatuak eta haurrentzako udako tailerrak.
Familia guztiarentzako hondartza perfektua!
Partekatu izozki bat familiarekin puntatik puntara zeharkatzen duzun bitartean
Zarauzko hondartza Euskadiko zabalenetakoa da, 2.500 metroko luzera baitu. Surf txapelketengatik eta toldo deigarriengatik da oso ezaguna.
Taberna eta izozki-dendaz betetako malekoian paseatzeaz gain, uretako jarduerez goza daiteke hondartza honetan: urpekaritza edo piraguismoa, parapente edota haurrentzako jolasak.
Pasealekua artisau izozkitegiz beteta dago!
Atera argazkiak paisaia eder horietaz oroitzeko
Bereziki zabaleragatik eta ur lasaiengatik ezaguna, Hondarribiko hondartza babestuta dago, albo batetik igarotzen den kai-muturrari esker. Txingudiko badia ederrean dago eta urrezko harea fineko 700 metroz osatuta dago.
Olaturik eta korronterik ez dagoenez, egokia da bainatzeko eta txikienekin igeri egiteko; itsasertza ezin hobea da paletan jolasteko eta hareazko gazteluak egiteko. Gainera, itsasoa hain trankila izateak lasaitasuna ematen du urpekaritzan, piraguismoan eta uretako motorrean ibiltzeko orduan.
Gozatu itsaso bare honetaz!
Imajinatzen duzu ametsetako uharte batera oinez iristea? Lekeition posible da
Isuntza Bizkaiko kostaldeko hondartzarik irisgarrienetako bat da, herrigunean baitago, portuari itsatsita eta Lekeitioko udaletxea dagoen plazaren ondoan. Gainera, horren gainean, parke bat dago, eserlekuak eta zabuak dituena, hondartza-egun baten ondoren familian atseden hartzeko.
Hareatza horretan egin beharreko jardueren artean, piraguismoa, urpekaritza, paddle surfa eta/edo hondartza-boleia nabarmentzen dira, baina bere erakargarritasun handienetako bat, zalantzarik gabe, Garraitz uhartea da, San Nikolas izenez ere ezaguna. Itsasbehera dagoenean, harrizko bidetik joan daiteke bertara, edo itsasgoran igerian. Txikienek sekula ahaztuko ez duten abentura.
Egin luze batzuk Garraitzeraino!
Hondartza eta barbakoa. Badago plan hoberik?
Badia natural eder batean dagoen hondartza lasai hau familien gustukoenetako bat da, bertako uren segurtasuna eta inguruko berdeguneak direla eta. Hauetan, barbakoa batez goza dezakezu, mendi-ibiliak egin eta eguzkia hartu hondarrez betetzea oso gustuko ez baduzu.
Turismo-kalitatearen Q ziurtagiria lortu zuen Euskadiko lehen hondartza izan zen, eta, giro lasaian deskonektatzeaz gain, WIFI ere badu, bulegoz aldatu nahi izanez gero. Piraguak, surf ikastaroak, kirol ibilbideak, askaldegiak eta askoz gehiago dituzu zain paraje bitxi honetan.
Haurrentzat ezin hobea!
Hondartza horietako bat bisitatzen baduzu, etxera aho-zapore onarekin eta irribarre handi batekin itzuliko zarela ziurtatzen dizugu, eta, gainera, inguruko gastronomia tipikoa dastatzen baduzu, pintxoak eta arraina txingarretan esate baterako, betiko geratu nahiko duzu! Baina zure plana hondartza posible guztiak ezagutzea bada, 176 kilometroko ibilbidea duzu Euskadin zehar, hondartzaz eta kalaz beterik.
Zure asmoa dena delakoa izanda ere, gogo handiz itxarongo zaitugu, Euskadi zure parte da eta!
Zure unea da, lekua da.
Kostaldea Natura Hiriak
Natura Arabako Errioxa Planak
Kostaldea Natura Planak
Enogastronomia Natura Artea
Hiriak Ekitaldiak Planak