Izan zaitez gure historiaren parte: izan zaitez zu zeu

Euskadi LGTBIQ

Gezia beherantz

Paisaia paregabeak, gustu guztietarako egokia den klima, goitik-behera zeharkatzeko baldintza paregabeak, izaera abegikorra... Eta munduan dagoen aniztasuna onartu, borrokatu eta ulertzeko historia luzea.

Kontsultatu IGLTAk bermatutako Queer Destinations Committed nazioarteko kalitate-zigilua lortu duten eta espezializatu diren ostatuak, gidak, jatetxeak..., LGTBIQ Travel Association nazioarteko erakundeak, bidaiariei eta enplegatuei ahalik eta esperientziarik onena eskaintzen irakasten die.

Filtroak

Bilbo

Hotel The Artist

Ostatuak

Bilboko Hotel The Artist 5 izarreko hotela da, kokaleku pribilegiatuan: Guggenheim Museoaren parean. 145 logela eta suite, fitness center bat, spa bat, aparkalekua eta ekitaldiak egiteko aretoak eta bilera-gelak ditu. Gosaria hoteleko azken solairuan zerbitzatzen da goizero, terraza batean, museora eta Nerbioi ibaira begira.

hoteltheartist.com reservations@ hoteltheartist.com 944 253 300

Guggenheim Bilbao Museoa

Museoak

Guggenheim Bilbao Museoa Frank Gehryk diseinatu zuen, eta XX. mendeko proiektu kultural handienetako bat da. Hiria biziberritzeko mesedegarri izan da, eta Bilbo berriaren adierazgarri bihurtu da. Museoko bilduma iraunkorraren aurkezpenak ez ezik, goi-mailako erakusketak "aldi baterakoak" ere konbinatzen dira museoaren programazioan, bisitariari arte garaikidearen ikuspegi zabal eta dinamikoa emateko.

guggenheim-bilbao.eus informacion@ guggenheim-bilbao.eus 944 359 000

Pepe Por Dios

Tabernak eta jatetxeak

Bilboko Alde Zaharreko Barrenkale kale ospetsuan dagoen taberna, eta edatekoaz gain, janaurrekoak ere eskaintzen ditu. Ostegunetik igandera irekitzen dute, eta bermuta aperitifarekin hartzeko aukera ematen du; era berean, Bilboko gau-giroaz gozatzeko leku egokia da.

pepepordios.com 661 773 100

El Balcón de la Lola

Tabernak eta jatetxeak

Areto hau goizeko seiak arte egoten da zabalik ostiral eta larunbatetan, eta djek musika elektronikoa, dance musika eta house musika ona jartzen dute. Bilbo Zaharra auzoan dago, eta bertan giroko beste taberna asko ere badira. Hala ere, El balcón de la Lola tabernan askotariko bezeroak elkartzen dira eta, beraz, lokal mistoa da. Lokal oso ezaguna da Bilbon.

www.instagram.com/elbalcondelalolabilbao/ www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/es/gay-friendly/el-balcon-de-la-lola 944 163 673

Radio Taxi Bilbao

Garraioa

Euskadiko 500 taxi baino gehiago biltzen dituen elkartea da. Ibilgailu sorta zabala eskaintzen du, eskaera guztietara egokitzeko moduan, 24/7 zerbitzua izanik. Bai Radio Taxi Bilbaoko langileek, bai beste hogei taxilarik baino gehiagok jaso dute Hospitality Meets Diversity prestakuntza, LGTBIQ kolektiboko kideei arreta egokia emate aldera.

www.taxibilbao.com info@radiotaxi.com 944 448 888

Taxista autonomoen zerrenda

Garraioa

Hospitality Meets Diversity prestakuntza jaso duten Bilboko taxilarien zerrenda bat aurkezten dizugu, LGTBIQ kolektiboko pertsona guztiei arreta egokia emateko.

Donostia

Donostiako Turismo Bulegoa

Turismo-bulegoak

Donostiako turismo bulegoak koordinatzen du Gipuzkoako hiriburuko turismoari buruzko informazio guztia. Hiriko txoko eta leku erakargarrietako xehetasun guztien berri jasoko dute bisitariek. Bulegotik bertatik egin daitezke aisialdiko zerbitzuetako edo ostatuetako erreserbak, eta San Sebastián Card txartel turistikoa ere eskuratu daiteke bertan, deskontuak izateko garraio publikoan, museoetan, jatetxeetan eta saltokietan.

www.sansebastianturismoa.eus/es sansebastianturismoa@donostia.eus 943 481 166

Dionis Pub

Tabernak eta jatetxeak

Klasiko berritu bat, ezinbestean ezagutu beharrekoa. Hormetan ikus daitezke urtez urte Dioni�s etxera etortzen diren ospetsu ugarien arrastoak. Ordutegi zabala izaki, egunez gosariak eta zizka-mizkak aurkituko dituzu, edo gauez dibertsioa, musika eta koktelak barra-barra, giro ezin hobean. Erreferentea donostiar gau-giroan.

dionispub.com Dionisbar21@gmail.com 943 436 432

Osane Redondo

Gidak

Viajera incansable, apasionada de su tierra, curiosa hasta la médula. Si deseas descubrir San Sebastián y el País Vasco y sumergirte en su cultura y sabores, si deseas convertir tus vacaciones en una aventura de conocimientos y diversión, cuenta conmigo. Guiando y mostrando estas tierras desde 2007, Diplomada en Turismo y guía oficial. Especializada en Turismo Gastronómico y Cultural.

www.sansebastianandbeyond.com osanebasqueguide@gmail.com info@sansebastianandbeyond.com 638 862 798

La Perla

Turismo-jarduerak

Donostiako osasun, edertasun, kirol eta gastronomia zentroa, Kontxako badia zoragarrian kokatua. Goza ezazu benetako ongizatea leku paregabe honetan, itsasoko urari esker benetako erlaxazioa eta tonifikazioa lortuz.

la-perla.net info@la-perla.net 943 458 856

Gasteiz

PerretxiCo

Tabernak eta jatetxeak

Gasteizko erdigunean, PerretxiCo establezimendua bi gunetan banatuta dago: alde batetik, taberna eta pintxoz beteriko barra, sukaldea bezeroen begi-bistan duela eta, bestetik, jantokia, menu eta kartaz gain, mokadutxoak janez afaltzeko aukera ere eskaintzen duela. Egun osoa egoten da zabalik, gosariekin hasi eta afariekin bukatu.

perretxico.es info@perretxico.es 945 137 221

Guiartu

Gidak

Gasteizko bertako gidaria, hirian eta Euskadiko gainerako herrietan zerbitzu arduratsu eta jasangarriak eskaintzen dituena, oinez zein bizikletaz. Ibilbide atsegin, entretenigarri eta dibertigarriak, gure historian, kulturan eta ohituretan murgildu zaitezen.

guiartu.es info@guiartu.es 616 203 656

Kalearte

Gidak

Turismoaren eta kulturaren arloko zerbitzuetan espezializatutako enpresa da. Esperientzia handiko profesional gazteek osatzen dute, eta kalitatea, berrikuntza, freskotasuna eta etengabeko hobekuntza ditu ezaugarri. Bisitaldi gidatuak eskaintzen dituzte Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Euskadiko gainerako lekuetan, turismoaren eta kulturaren arloko beste zerbitzu batzuekin batera.

kalearte.com/es info@kalearte.com 945 101 070

Beinke

Turismo-jarduerak

20 urtetik gorako esperientzia du enpresak turismoaren, kultuaren, diseinuaren eta komunikazioaren arloetan. Ekitaldiak, diseinua, turismoa eta marketina, profesionaltasun osoz eta emozioz beterik.

www.beinke.eus info@beinke.eus 945 218 178

Grupo Xabide

Turismo-jarduerak

Enpresa aitzindaria kultur kudeaketaren arloan. Erantzukizun etiko eta ingurumenekotik abiatuta, Xabide Taldean kulturaren kudeaketa, komunikazioa eta hurbileko marketina lantzen dituzte, bezeroei irtenbide berritzaileak eskaintzeko. Xabide Taldearen barruan daude, alde batetik, Fideliza, biltzar eta ekitaldi jasangarrien komunikazioan eta antolaketan aritzen den enpresa eta, bestetik, Atelier, proiektu eta zerbitzu soziokulturalak eta partaidetzakoak izanik ardatz.

grupoxabide.com info@grupoxabide.com 945 253 500

Mendiak eta ibarrak

AZALA

Ostatuak

AZALA guneak naturaz inguratutako eremu batean egoteko aukera ematen du, hiriko zaratatik urrun. Zurezko txaboletako batean ostatu hartzea, arteen eta soroen artean, hontza entzun eta izarrak ikusteko aukera izanez, plan ezin hobea da elkartu eta atseden hartzeko denbora pasa nahi duten familia, bikote eta lagun-taldeentzat.

www.azala.eus info@azala.eus 665 705 136

Lastoetxe Landetxea

Ostatuak

Lastoetxe Meñakan dago. Egurrezko egitura eta lastozko hormak dituen BIOERAIKINA da, turismo jasangarriaren irizpideei jarraikiz, bai eraikinari berari dagokionez, bai bisitariaren arretari dagokionez. 4 logela handi ditu, eta gune komunean sukaldea (beharrezko tresna guztiekin) eta egongela handi eta funtzional bat. Aukera bikaina bikotekidearekin, familia osoarekin eta/edo maskotarekin bidaiatzeko.

lastoetxe.es lastoetxe@gmail.com 635 008 808

Gane Landetxea

Ostatuak

Joan den mendeko nekazaritza tradizionaleko baserri atsegina, erabat berritua eta birgaitua, gure mendeko zerbitzu eta prestazio onenekin. Barrikan dago, Sopelatik eta hondartzetatik gertu. Sei logela bikoitz ditu �komun eta guzti�, lorategia, terraza eta bezeroentzako txoko bat, tximinia eta guzti.

ganelandetxea.com ganebizkaia@gmail.com 615 741 034

Legaire Etxea

Ostatuak

Asparrenan (Araba) kokatutako Legaire etxea ezin egokiagoa da naturaz gozatu nahi dutenentzat. Bai mendizaleentzat, bai mendi-ibilaldi lasaiagoak gustuko dituztenentzat, etxe inguruan askotariko aukerak aurki daitezke. Espazio komun handiak, barbakoadun lorategia, sukaldea eta egongela komuna ditu.

www.legaireetxea.com info@legaireetxea.com 607 547 916 606 551 640

Tolosaldeko Turismo Bulegoa

Turismo-bulegoak

Tolosaldea Gipuzkoako eskualde bat da, eta 28 udalerri biltzen ditu. Eskualdeko turismo bulegoak herri guztiak bisitatzeko behar den informazioa eskaintzen du: ostatuak, tabernak eta jatetxeak, aisialdiko jarduerak eta naturan egiteko ibilbideak, besteak beste. Tolosako hirigune historikoa eta duela 760 urte baino gehiago larunbatero egiten den azoka ezagutzeko bisitaldi gidatuak ere antolatzen dituzte.

www.tolosaldea.eus tour@tolosaldea.eus 943 697 413

Orozkoko Museoa

Museoak

Legorburu jauretxean dago, Orozkoko plaza nagusian dagoen XVIII. mendeko eraikin dotore batean. Euskal tradizioak eta kultura ezagutzeko lekua, gure arbasoak nolakoak ziren eta haien tradizioak eta berezitasunak zeintzuk ziren ikasteko lekua. Museoaren barruan Orozkoko Turismo Bulegoa dago, eta bertan emango dizute ingurua bisitatzeko behar duzun informazio guztia.

www.orozkomuseoa.eus museoa.orozko@bizkaia.org 946 339 823

Zumalakarregi Museoa

Museoak

El museo se encuentra ubicado en la casa Iriarte-Erdikoa, un típico caserío vasco del siglo XVIII, en el que vivió la familia Zumalacárregui. Hoy es un centro de referencia para el conocimiento y estudio del País Vasco en el siglo XIX. Propone claves para comprender nuestro presente a través de un viaje dinámico al siglo XIX, período de grandes cambios sociales, culturales, económicos y políticos, e inicio del mundo contemporáneo.

www.zumalakarregimuseoa.eus/es mzumalakarregi@gipuzkoa.eus 943 889 900

Feel the Adventure

Turismo aktiboa

Mendi-gidarien enpresa da eta, gidariak ez ezik, mendi-ikastaroak ere eskaintzen ditu. Ekoturismoko jarduerak eskaintzen ditu, hala nola ibilbide gidatuak Euskadiko naturagune babestuetan, gune horiek interpretatzeko eta bertako natur balioak, berezitasunak, historia eta kultura ezagutzeko; finean, paregabe zerk egiten dituen jakiteko. Gorbeiako Parke Naturalean eta Urkiolako Parke Naturalean, batez ere, aritzen dira, baita Urdaibaiko Biosfera Erreserban edo Bilboko Eraztun Berdean ere.

feeltheadventure.eus info@feeltheadventure.eus 669 014 699

Ekobideak

Turismo aktiboa

GEOTURISMOAren eta INGURUMEN-HEZKUNTZAren sustapenarekin konprometituta, geologia, ingurumen, jasangarritasun eta turismo geologikoan espezializatutako geologoek osatutako taldea da Ekobideak, eta sentsibilizazioko, kontzientziazioko, hezkuntzako eta partaidetzako proiektuak egiten ditu. Ibilbide geologikoak eskaintzen ditu, oinez eta itsasontziz, Bizkaiko ondare geologikoa eta geodibertsitatea ezagutzeko.

ekobideak.com ekobideak@gmail.com 666 857 761 688 627 242

Inguru Abentura

Turismo aktiboa

Inguru Abentura enpresan, ingurune naturalean kirolarekin zerikusia duen aisialdiko edozein zerbitzu eskaintzeko gai diren gidarien talde handi bat dugu, kirol-jarduera eta ingurumenaren gaineko kontzientziazioa areagotzeko asmoz. Zure abenturan gidari bat behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Abentura-jarduerak adin guztietako jende mota guztiarentzat.

www.inguruabentura.com info@inguruabentura.com 635 748 948

Sokan

Turismo aktiboa

Sokan enpresan, enpresaren sortzaileak mendiarekiko duen pasioa eta bere natur esperientziak partekatzeko gogoa uztartzen dira. Mendi-irteera gidatuak eskaintzen ditu, baita askotariko jarduerak ere, hala nola eskalada, arroila-jaitsiera, trekkinga eta abar, betiere gidari tituludunekin, segurtasuna eta tratu profesionala bermatuta.

sokan.eus info@sokan.eus 635 748 947

Enkartur

Turismo-jarduerak

Enkarterri eskualdean turismoa sustatzeko sortu zen Enkartur, eta bulego bat du Balmasedan, bertara iristen diren bisitarien eta turisten eskaerei erantzuteko. Enkartur Turismo Bulegoan, Enkarterri eskualdeari buruzko informazio turistikoa ematen da, bisitaldi gidatuen eskaintza kudeatzen da, eta bertako produktu tipikoak saldu ere egiten dira.

visitenkarterri.com info@visitenkarterri.com 946 802 976

Nekatur

Turismo-jarduerak

Nekatur irabazi-asmorik gabeko elkartea da, Euskadiko landetxeen ordezkaria. Kalitatezko produktu turistiko bat garatzeko, bultzatzeko eta sustatzeko xedez, prestakuntza, sustapena, merkaturatzea eta produktuak sortzea lantzen ditu, bazkideak lehiakorragoak izan daitezen.

www.nekatur.net agroturismo@nekatur.net 943 327 090

Euskal kostaldea

Hotel Nafarrola

Ostatuak

Hotel hau naturaren eta lasaitasunaren, ondare historikoaren eta modernitatearen arteko konbinazio perfektua da, Urdaibaiko Biosferaren Erreserba bete-betean. Baserria monumentu historiko izendatzeko proposatuta dago, 1285. urteko testu zaharretan aipatzen baita. Itsasoari begira, baina mendiz eta naturaz inguratuta, barnealdeko estilo landatar eta minimalista ezin hobeto uztartzen da kanpoaldearekin, historiaren eta modernitatearen arteko fusioa eginez.

www.hotelnafarrola.com info@hotelnafarrola.com 613 006 827

Sopela Turismo

Turismo-bulegoak

Sopelako turismo bulegoan herria bera, Bizkaiko kostaldea eta Euskadi osoa ezagutzeko informazio turistikoa eskaintzen dute. Bisitaldi gidatuak ere antolatzen dituzte herri inguruan, eta Sopela markako produktuak dituen denda bat ere badu. Hondartzak, geologia, kaleko artea eta ondare arkitektonikoa dituzu zain, besteak beste, herri honetan.

turismo.sopela.eus turismo@sopela.eus 944 065 519

Zarauzko turismo bulegoa

Turismo-bulegoak

Zarauzko turismo bulegoa herriaren erdigunean kokatuta dago, eta egonaldi atsegina igarotzeko behar den informazio guztia eskaintzen du, baita interesguneei buruzko dokumentazio osoa eta bisitak egiteko aholkuak ere. Zarauzko eta inguruko jarduerei buruzko informazioa ematen du, eta herriko multzo arkitektonikoa, naturaguneak edo txakolin upategiak ezagutzeko bisitaldi gidatuen eskaintza ere egiten du.

www.turismozarautz.eus turismoa@zarautz.eus 943 830 990

Mater Itsasontzi museoa

Museoak

Mater Ontzi Museoa egurrez eraikitako azken euskal atunontzi handia da, 1990. urtekoa. 13 urtez arrantza-lanetan ibili ostean, Itsas Gela elkarteak museo bihurtzea erabaki zuen, itsas ondarea ezagutarazteko asmoz. Mater ontziak Pasaian du portua, eta itsas ondare bizitzat har dezakegu. Ontzi Museo EkoAktibo berezia da, bi helburu dituena: euskal arrantza-tresna jasangarriak ezagutaraztea eta itsas ingurunea zaindu beharraz ohartaraztea.

www.mater.eus info@mater.eus 619 814 225

Crusoe Treasure

Enoturismoa

Crusoe Treasure upeltegiak enoturismoko esperientzia berezi eta paregabea bizitzeko aukera eskaintzen du, Plentzian dagoen eta mundu osoko lehena den urpeko upeltegian. Arrezife edo uharri artifizial batean dago, hogei metroko sakoneran. Urpean ontzen dira jatorri guztietako ardoak, biodibertsitatea erabat errespetatzen.

underwaterwine.com visit@crusoetreasure.com 688 638 114

Itxaslehor

Turismo-jarduerak

Itxaslehor turismoaren arloko aholkularitza-enpresa da; 20 urtetik gorako esperientzia du zerbitzu hauetan: mota guztietako proiektu eta produktu turistikoetarako laguntza, aholkularitza eta bulego teknikoa; aholkularitza espezializatua; turismoaren arloko plan estrategikoak, dinamizazio planak eta marketin planak idatzi eta garatzea; helmuga turistikoak sustatzea; eta turismo bulegoen eta baliabide turistikoen kudeaketa integrala.

itxaslehor.com itxaslehor@itxaslehor.com 946 195 861

Izkira Urdaibai

Turismo-jarduerak

Mundaka-Sukarrieta-Laida hondartza arteko itsas garraio erregularra egiten duen enpresa. Gainera, Urdaibain barrena txangoak itsasontziz egiteko aukera eskaintzen du, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako natur eta kultura ingurunea ezagutzera emateko. Cristina IZKIRA ontziko kapitaina eta patroia da, Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziaduna da, baita Urdaibaiko Ondarea Interpretatzeko eta Ekoturismoko gidaria ere.

izkiraurdaibai.com cristina@izkiraurdaibai.com 633 331 230

Arabako errioxa

La Casona de Alutiz

Ostatuak

La Casona de Alútiz harrizko landetxe polit bat da, Arabako Errioxan dago eta Bodegas Alutiz da jabea. Landetxe hau, berez, zereala lantzen zuten nekazarien etxe tipiko bat da, eta inguruneko arkitektura tipikoa du, hau da, XVIII. mendeko harlanduzko hormak eta egurrezko sabaiak. Ardoa eta enoturismoa, paisaiak eta natura gustuko dituztenek egonaldi atsegina igaroko dute mahastiz inguratuta.

alutizvinos.com/bodegas-con-hotel-en-la-rioja info@alutiz.com 945 623 337

Bastida Turismo Bulegoa

Turismo-bulegoak

Bastidako turismo bulegoa Erdi Aroko herri honetako plaza nagusian dago, eta herria eta inguruak bisitatzeko behar den informazio guztia eskaintzen du; baliabide naturalak eta ondarea; upeltegiak, naturako jarduerak, ostatuak, taberna eta jatetxeak, ekitaldiak... Alde zaharra eta bi elizak ikusteko bisitaldi gidatuak ere antolatzen dituzte, eta txangoak upeltegietara, dastatzeak, turismo aktiboko jarduerak eta abar.

labastida.eus turismo@labastida.eus 945 331 015

Bodegas Las Orcas

Enoturismoa

Guardia herrian dagoen familia-upeltegi txikia da, Arabako Errioxan. Filosofia oso argi dute: mahastien esentzia adieraztea ardoetan, ideia berritzaileekin baina familiaren tradizioa eta jarduna errespetatuz betiere. Upeltegia berria da, belaunaldi berriak ekarri duen ikuspegi berriarekin bat.

lasorcas.com lasorcas@lasorcas.com 677 501 791

Bodegas Lozano

Enoturismoa

Bodegas Lozano upeltegian ardoari buruz ikasteko eta ardoaz gozatzeko aukera eskaintzen dizugu, ingurune pribilegiatu batean, Toloño mendizerraren babespean. Tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen upeltegia, esperientzia ludiko eta dibertigarria ziurtatzeko bisitari bakoitzari. Paisaiarekin bat eginik, mahats-mordo formako diziplina anitzeko zentro batean gastronomia-gela dago, gastronomiaren eta ardoaren arteko fusioak egin ahal izateko.

bodegas-lozano.com/es enoturismo@bodegas-lozano.com 945 605 197 647 982 470

Villa Lucía ardoaren erakustokia

Enoturismoa

Villa-Lucia gozatzeko, dastatzeko, esperimentatzeko eta kultura enogastronomikoa ezagutarazteko gunea da. Ardoa ezagutu, sentitu, usaindu eta dastatzeko tokia, 5 zentzumenak baliatuta. Villa-Lucía museo inklusiboan esperientzia ahalik eta dinamikoena eta erakargarriena bizitzeko aukera izango duzu: ikus-entzunezko punta-puntako efektu irisgarriak; usain, zapore eta koloreen dastaketa birtualak; �En tierra de sueños� zentzumenen bidezko lau dimentsioko esperientzia; eta panel didaktikoak ere aurki ditzakegu.

villa-lucia.com reservas@villa-lucia.com 945 600 032

El Fabulista

Enoturismoa

Upeltegia lurpean dago, Félix Mª Samaniego alegialari ospetsua sortu zen etxearen azpian, izen berdina duen jauregian, Guardia herrian. Bisitariak hartzeko egokitu dute upeltegia, baina ardoak betiko moduan egiten jarraitzen dute. Jaitsi zazpi metro behera, lurpean, elkarren paralelo eta elkar-komunikatuta dauden hiru soto-upategietara iristeko: batean ardoa egiten da, bestean ondu, eta hirugarrenean ardo-dastaketak egiten dira.

bodegaelfabulista.com info@bodegaelfabulista.com 945 621 192

Enotaxi

Enoturismoa

Enotaxi ardoaren munduan espezializatutako garraio zerbitzua da. Arabako Errioxan barrena ibilaldiak egiten ditu, bezeroek bertako ardoez gozatu, upategiak eta mahastiak ezagutu eta ardoaren historiari eta kulturari buruz ikasteko aukera izan dezaten. Esperientzia paregabea eta pertsonalizatua eskaintzen du, bezero bakoitzaren gustu eta lehentasunetara egokituta.

enotaxi.com reservas@enotaxi.com 688 820 759

Thabuca Wine Tours

Enoturismoa

Thabuca bidaia agentzia eta boutique Tour operadorea da, Errioxan eta Euskadin ardo ibilbideak eta gourmet bidaiak antolatzen espezializatuta dago. Zure bidaia diseinatzen lagunduko dizute, gure lurraldearen onena ezagutu eta esperientzia paregabeak bizi ditzazun. Gure ingurunearekin konprometituta, ingurumena errespetatzen duten politikak aplikatzen dituzte turismo jarduna arduratsua izan dadin, tokiko ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren mesederako.

thabuca.es info@thabuca.com 945 331 060

Euskadin zure esperientziari zuku guztia ateratzeko ideia batzuk

Euskadi, auzolana