• Hasiera
  • Berriak
  • Álvaro Garridok jaso du sukaldari onenaren Euskadi saria

Ezagutu Euskadi

Berriak

Álvaro Garridok jaso du sukaldari onenaren Euskadi saria

  • Mina Jatetxe
    Mina Jatetxe
2017/06/15
Álvaro Garridok jaso du sukaldari onenaren Euskadi saria
Bilboko Mina jatetxean Michelin izar bat duen chefari sukaldari onenaren 2017ko Euskadi saria eman diote.

Eusko Jaurlaritzak ematen du saria, Gastronomiaren Euskal Akademiak eskatuta. Sariak kalitatea, sukaldeko bikaintasuna eta euskal sukaldaritzari eginiko ekarpena aitortzen ditu. Aurten, eskakizun horiek Álvaro Garrido Ramírezek bete ditu; hain zuzen, chefak Mina jatetxea kudeatzen du, Lara Martínekin batera. Bestalde, Euskadi sariek Comer con Hemingway liburua nabarmendu dute eta argitalpen gastronomiko onenaren saria eman diote. Javier Muñoz kazetaria da liburuaren idazlea, eta ibilbide kultural-gastronomiko bat egiten du Nafarroan, Euskadin, Errioxan, Aragoin eta Iparralden. Hain justu ere, Hemingwayren argazkien eta literaturaren arloko oroitzapenak baliatuz gidatzen du bisitaria. Beste arlo batzuetako pertsonak eta elkarteak ere saritu dira, honako hauek, esaterako: Trujal Mendia, "Jose María Busca Isusi" saria jaso duena; Villa Lucía zentro tematikoa; eta Gipuzkoako Goi Mailako Sukaldaritza eta Ostalaritza Eskola, irakaskuntzaren "Luis Irizar" saria jaso duena. Kasu honetan, "Apartekoa" saria El Diario Vasco egunkariak jaso du.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana