VR esperientzia

Gasteizko katedralera bisita, errealitate birtualeko esperientziarekin

Kokapena Plaza Santa maría, 3, Vitoria-Gasteiz

16 urtarrilaren
31 abenduaren
Weba
Salneurria
8,5€

Gasteizko Santa Maria katedralak beste elementu bat gehitu du tenplura egiten diren bisitak osatzeko: errealitate birtualeko esperientzia bat. Ekimen berri horren bitartez, Katedral zaharrak kalitate are handiagoa eman dio nazioartean saritutako "Obretan eta irekita" bisita gidatuen programari.

 

Katedralaren hormen artean paseatuz hiriaren historian zehar bidaiatzen duten pertsonek aukera izango dute ikusteko nolakoa zen hiriko bizitza IX. eta XVI. mendeen artean, eta, gainera, gaurdaino izan duen bilakaera ere ikusi ahal izango dute.

 

Interesdunek "Errealitate birtuala eta harresia" esperientzia erreserbatu behar dute katedralaren webgunean edo 945 255135 telefono zenbakian.

 

Ezinbestekoak hurbil

Euskadi, auzolana