Zierbenako portua, Zierbena
Kantauri Fest Bizkaiako ontzi tradizionalen topaketarik handiena. Txalupek, traineruek, batelek eta dozenaka beste ontzik Zierbenako Portua hartuko dute urriko lehenengo asteburuan.
Ontzi propioa izanez gero ekarri eta portuan amarratu eta sekulako esperientzia bizi, itsaskiak dastatuz edota makina bat jardueretan partehartuz, beti ere musika onenarekin.
Itsas maitaleek ontzien desfileez, haurrentzako jarduerez, marmitako txapelketaz…gozatzeko asteburua izango dute. Kantauriko itsaskirik onenak dastatzeko aukera ez da faltako, ezta Kantauriko ardoen dastaketa ere.