Arabako Errioxako Mahats-Bilketaren Festa

Arabako Errioxako Mahats-Bilketaren Festa

Kokapena Moreda de Álava/Moreda Araba

Irailan Arabako Errioxako Mahats-Bilketaren festa egingo du. Guardian antolatu zuten estreinakoz azoka ibiltari hori, 1994. urtean. Bisitariei udalerriak, bertako bizimodua eta, batik bat, ardoa ezagutaraztea du xede; izan ere, ardoa da eskualdeko landa garapena sustatzen duen produktu nagusia. Urtero, mahatsa zapaldu eta lehenengo muztioa probatu ondoren, Arabako Errioxako ardoen dastatze saioari ekiten zaio.

Arabako Errioxako Mahats-Bilketak izaera ibiltaria du; horregatik, urtez urte, anfitrioi lanak egiten dituen herria aldatuz doa. Aurtengo edizioa Moredan burutuko da.

Hainbat stand desberdin jarriko dituzte; horietako bakoitzean, Arabako Errioxako herri batean ekoitzitako ardoak salduko dira. Horrez gainera, egitarau zabalaren barruan honako jarduera hauek ere aurki ditzakegu: aizkolarien txapelketa, herri-bazkaria, musika eta dantza talde desberdinen emanaldiak, umeentzako jolasak, kalejirak eta artisau eta labeldun produktuak bilduko dituen azoka.

Ezinbestekoak hurbil

Euskadi, auzolana