Donostia

Donostiako Aste Nagusia

Kokapena Donostia / San Sebastián

10-17 abuztuaren

Kanoikadarekin eta Artillero abestiarekin hasten da urtero Donostiako Aste Nagusia.

Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketak aparteko egitaraua ekarriko du berriro ere, eta munduko txoko desberdinetako konpainiak helduko dira Gipuzkoako hiriburura. Urtero legez, musikak toki garrantzitsua izango du, eta ospe handiko kantari nahiz taldeak bertaratuko dira Donostiara.

Kirolei dagokienez, igeriketa zeharkaldia (Getariatik Donostiaraino), zaldi-lasterketak, hondartza-boleibol txapelketa eta herri-kirolen erakustaldiak nabarmendu behar dira. Haurrentzako tailerrak, jolasak, erraldoi eta buruhandiak, diskoteka eta zezensuzkoak ere egongo dira, besteak beste.

 

Kontzertuak Donostiako Aste Nagusiko plater nagusietako bat dira, eta aurten Saguesen arituko dira: Amparanoia, Esne Beltza, Nil Moliner, NØGEN...

Ezinbestekoak hurbil

Euskadi, auzolana