Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
Marijaia

Bilboko Aste Nagusia

Kokapena Bilbao

19-23 abuztuaren

Bederatzi egunez jai-giroa Bilboko txoko guztietara iritsiko da. Milaka lagun Bizkaiko hiriburuan bilduko dira aurtengo egitarauaren barruan prestatu diren ekintzez gozatzeko. 1978an Bilboko Aste Nagusia sortzeko ideien lehiaketa bat antolatu zuten hiriko hainbat elkartek. Ordura arte, jendartean arrakasta gutxi izaten zuten ekitaldi bakan batzuk bakarrik antolatzen ziren uda partean.

 

Horrela jaio zen Bilboko Aste Nagusia. Geroztik lau hamarkada baino gehiago igaro dira, eta, gaur egun, Euskadiko jairik ospetsuenetako batzuk direla esan daiteke.

 

Aurten abuztuaren 19an hasi eta 23an bukatuko dira festak. Txupinazoa jaurti eta pregoia egin ostean Marijaia ospetsua (jai bilbotarren ikurrik esanguratsuena) Arriaga plazaren balkoian agertuko da.

 

Aste Nagusiko erakargarrietako bat musika eskaintza da, aurten doako 100 emanaldi baino gehiago izango dira 8 gunetan. 

 

Marijaiak guztion arreta erakarriko du azken egunean: Arriaga Plazan, ehunka lagunen aurrean, pertsonaia berezi hori erreko dute, Bilboko Aste Nagusiari amaiera emanez.

Ezinbestekoak hurbil

Euskadi, auzolana