Sekretu bat kontatuko dizugu. Nahikoa izaten da jakingura izatea eta gauzen barrurantz urrats bat gehiago egitea, edo haiek benetan ezagutzen dituztenei gidatzen uztea, ustekabeko lekuak aurkitzeko eta ahaztu ezinezko uneez gozatzeko. Zinezko egonaldi bikain bat izan dezazun, esperientzien sorta bat prestatu dizugu; benetakoak, zirraragarriak eta erabat inspiratzaileak dira denak. Erreserba bat duzu zure izenean. Bidaiari berezientzako plan esklusiboa. Zu bezalako bidaiarientzako plan bat.

Euskara eta beste hainbat elementu baliotsu biltzen dituen ondare kultural baten gordailu garenez, ondare hori gu bisitatzera datozenekin partekatu nahi dugu.

Euskaldunok itxiak izatearen ospea dugu, baina bizitzaren plazerak ulertzeko dugun modu bereziak agerian jartzen gaitu.

Euskadin, parez pare duzu artea, bere forma guztietan: ezezagunen lanek zeure izenez deitzen dizute. Eta orduan sortzen da benetako intimitatea.

Berezia zarela sentitu nahi duzu. Zuk zeure neurrira egindako gauzak bilatzen dituzu, gomendatu, imitatu eta ziurrenik errepikatu ere ezin diren bizipen paregabeak. Baina, ez da erraza halakorik lortzea. Eta hortxe dago gakoa. Ahaztezina denak berezkoa du berezitasuna.

Euskal sukaldaritza da zutaz zenbat arduratzen garen esateko dugun modua.

Jatetxeak, hotelak, dendak, eskaintzak, arretak. Joaten garen tokian ahalik eta gehien gozatzea ohitura-kontua izaten da maiz.

Benetako aberastasuna esperientzian dago. Horregatik sortu dugu Euskadi Confidential, Premium turismo-zerbitzuen aukeraketa bat, zure gustuko bisita bat diseinatzeko, bakarra eta besterenezina. Izan ere, zuretzat bereziki egokia den Euskadi bat dago. Eta zure zain dago.
Carlton hotela
Ostatuak
Bilboko hotelik enblematikoena da, eta monumentu arkitektoniko, historiko eta kultural gisa katalogatua dago.
Gran Hotel Domine
Ostatuak
Guggenheim Bilboko ikur bihurtu bazen, Domine hotela haren ispilu-isla da.
Miró Hotela
Ostatuak
Nabarmentzekoak dira, edertasun- eta wellness-zerbitzuak, tratamendu-eskaintza oso dibertsifikatua- rekin, fitness centerra eta negozio- bezeroarentzako bilera- gelak.
Andra Mari Jatetxea
Jatetxeak
1964az geroztik, Andra Mari jatetxea -izena ematen dion eliza erromanikoaren ondoan dago- ospea hartzen joan da.
Atelier Etxanobe
Jatetxeak
Etxanoben 25 urteko ibilbidea egin ondoren, Fernando Canales eta Mikel Población sukaldariek Atelierra sortu zuten beren bezeroak harritzeko.
Mina jatetxea
Jatetxeak
Egunero egiten ditu bere jatetxetik Erriberako Merkatura (Bilbo zaharra) joateko egin behar diren urrats bakanak.
Nerua Guggenheim
Jatetxeak
Josean Alija da sukaldari nagusia, eta karta bakarra eskaintzen du: denboraldiko hamasei produktu goraipatzen dituzten hamasei plater.
Ola Martín Berasategui
Jatetxeak
Harridura sortzen du gastronomiari zein estetikari dagokienez, Bilbon adreiluz eta hormigoi armatuzko habeez eraiki zen lehen eraikinean baitago.
Zarate jatetxea
Jatetxeak
Bere egilearen itsas espiritua jasotzen du; izan ere, lonja eta arrantzale, arrain eta itsaskien artean hazi zen Sergio, eta haien esentzia guztia bereganatu zuen.
Zortziko jatetxea
Jatetxeak
Bere sukaldaritza azokako egunekoan oinarritzen da, baina osagai nagusiari teknika berritzaileak eta bereizgarriak aplikatzen dizkio.
Galería 8360
Saltoki bereziak
Concept store gisa sortu zen, eta 2015ean Premium multimarka espazio bat sortu zuen, bertsio guztietako proposamen artistikoekin konbinatuta, moda, diseinua, artea eta dekorazioa barne.
Mercedes de Miguel
Saltoki bereziak
Mercedes de Miguel moda-diseinatzaileak liluratuta uzten ditu bisitariak desfile-pasarela eran diseinatutako boutique batekin.
Suart Jewelry by Ane Navarro
Saltoki bereziak
Guggenheimen ondoan, Ane Navarrok bere sorkuntza artistiko esklusiboak erakusten ditu Suart Jewelryn; bere atelierrean eskuz egiten dituen bitxigintzako pieza paregabeak dira.
Museo Guggenheim Bilbao
Esperientziak
Guggenheim Bilbao arte moderno eta garaikideko museo bat da, eta bere bildumako aurkezpenak eta aldi batera erakusketen asmo handiko programa bat konbinatzen ditu.
Galería J. M. Lumbreras
Esperientziak
Arte galeria honek tokia ematen die estatuko eta nazioarteko maisu handien, bertako artisten eta Arte Ederretan lizentziatutako hasiberrien erakusketei, hori guztia hainbat diziplinatan.
Bizkaia zubia
Esperientziak
Bizkaia Zubia edo "zubi esekia" Bizkaiko industria-iraultzaren Garaipenaren Arkua da.
Gorka Izagirre upategia
Esperientziak
Bere ardoen bidez, txakolinak, euskal ardo autoktonoak, zer bilakaera izan duen irudikatzen du.
Akelarre hotela
Ostatuak
Markaren espiritua mugak gainditzea, etengabe hobetzea eta perfekzioa lortzea da, eta hotel hau espiritu horren beste adierazpen bat da.
Lasala Plaza hotela
Ostatuak
Boutique-hotel honetan, Premium esperientzia donostiar batez gozatuko dute bezeroek, proposamen berezi baten bidez.
Maria Cristina hotela
Ostatuak
1912an inauguratu zenetik, Maria Cristina hotela Donostiako historiari eta bizitza kulturalari lotuta egon da.
FeelFree apartamentuak
Ostatuak
Apartamentuak kalitate eta diseinu irizpide zorrotzekin aukeratzen dira. Tamaina guztietakoak eta erabat hornituak daude.
Akelarre jatetxea
Jatetxeak
Akelarre, 1975az geroztik, Pedro Subijanaren sinonimoa da; munduko gastronomiaren eta Gipuzkoako hiriburuko mendi enblematiko baten gailurrean dago kokatua.
Arzak jatetxea
Jatetxeak
Arzak bisitatzea munduko gastronomiaren Olinpoan sartzea da.
Martín Berasategui jatetxea
Jatetxeak
Jatetxe hau Martin Berasategui maisuak zuzentzen dituen establezimenduen ikurra da.
Mugaritz jatetxea
Jatetxeak
Adurizek eta bere taldeak testurak, istorioak, zaporeak eta emozioak batzen dituen bizipen bat eskaintzen dute, esperientzia sentsorial harrigarri eta estimulagarria eraikitzeko.
Amelia by Paulo Airaudo
Jatetxeak
Villa Favorita boutique-hotel esklusiboan, Kontxako badiara begira, Paulo Airaudo sukaldari argentinarrak Amelia diseinatu du.
eMe Be Garrote jatetxea
Jatetxeak
Jatetxe bihurtutako antzinako sagardotegi bat da. Ibaeta auzoko ingurune natural batean dago.
Kokotxa jatetxea
Jatetxeak
Donostiako Alde Zaharrean kokatua, bere leihateetatik pultsu soziala hartzen zaio hiriari.
Mirador de Ulía jatetxea
Jatetxeak
Ulia, Igeldoren aurrean, Donostiako badia inguratzen duten bi mendietako bat da; bere lehen aktiboa aurkezten du: ikuspegi txundigarriak.
Rekondo jatetxea
Jatetxeak
Igeldo mendiaren magalean dagoen baserri batean dago, badiara begira. Bere upategiak nazioko eta nazioarteko sari ugari jaso ditu, munduko onenetakoa baita
BOX San Sebastián
Saltoki bereziak
1948az geroztik, maisu-maistra larrukigileak izan dira. Esklusibotasuna, dotorezia eta kalitatea bilatzen duten premium turistek nahitaezko hitzordua dute.
Benegas lurrin-denda
Saltoki bereziak
1908az geroztik maisu-maistra perfumegile, Benegasek munduko marka onenen eta bere marken aukeraketa bikaina eskaintzen die bisitariei.
Minimil
Saltoki bereziak
New Basque Styleren aitzindarietako batek, Contxu Uzkudunek, minimil sortu zuen duela mende erdi emakumeentzako moda-marka gisa, denboraz kanpoko estilo soil eta dotorearekin.
Casa Munoa bitxi denda
Saltoki bereziak
1935az geroztik, Casa Munoa bitxigintzako erreferentea da Gipuzkoako hiriburuan.
Kofradia - Itsas Etxea
Saltoki bereziak
Kofradia erabat sustraitutako erakundea izan da Donostiako Alde Zaharreko bizitza sozialean.
Donostiako aquariuma
Esperientziak
Donostiako Aquariuma munduko onenetakotzat jotzen da. Hitzartutako Premium bisitak eskaintzen ditu, ilararik gabe.
Chillida Leku museoa
Esperientziak
Museo hau bakarra da munduan; Eduardo Chillida eskultore gipuzkoar unibertsalak egindako lanak baserri baten barruan daude, eta paisaia berde batean uztartuta.
Navegavela
Esperientziak
Itsasotik zure helmuga turistikoaren kostaldea ezagutzea, belaontzian edo ontzi motordunean, txangoa ahaztezin egingo duten arreta-xehetasunekin, horixe da 2000n sortutako Navegavela enpresaren zeregina.
Ostarte Sailing
Esperientziak
Sortzaileek belaontzian nabigatzea maite zuten eta historia handiko egurrezko bi ontzi erosteko aukera izan zuten.
Zaldiaran jatetxea
Jatetxeak
Mota guztietako ekitaldi eta ospakizunetarako gune dotoreak, zabalak eta pribatuak eskaintzen dizkie bezero guztiei.
Andere jatetxea
Jatetxeak
Andere luxu gastronomikoaren klasiko bat da 1976az geroztik, eta Michelin eta Repsol Gidek gomendatzen dute.
Zabala jatetxea
Jatetxeak
1962az geroztik, tokiko gastronomiaren historia izateaz gain, bi mendeko antzinatasuna eta kobazulo bat dituen lokal batean kokatzen da.
PerretxiCo taberna
Jatetxeak
Baserri giroko xehetasunak izan arren oso itxura modernoa du, eta Michelin Gidaren gomendioa eta Euskadi eta Nafarroako Best Gidaren hiru Eguzkilore lortu ditu.
Mar Cadarso
Saltoki bereziak
Larruz egindako produktuen diseinua, esklusibotasuna, kalitatea eta pertsonalizazioa da saltoki honek egiten duen eskaintza bereziena.
Ibarrondo bitxi-denda
Saltoki bereziak
Ibarrondo bitxi-dendaren arrakasta handia familia ekintzaile baten historiatik dator.
Goya konfiturak
Saltoki bereziak
1886az geroztik ? gaur egun bosgarren belaunaldia arduratzen da negozioaz?, Goya konfiturak Gasteizen ikur dira, baina baita Euskadi osoarenak ere.
Victofer artisau-kontserbak
Saltoki bereziak
Victofer nork bere mugak gainditzearen eta lan nekaezinaren adibidea da; 2022an lehen mendea beteko du, mugarri bat bere sektorean.
Ataria
Esperientziak
Gasteizko Salburuko hezeguneetako ekosistema eta Interpretazio Zentroa ezagutzearen esperientzia.
Santa Maria katedrala
Esperientziak
Uneskok Munduko Ondare izendatutako "Katedral Zaharra" Ken Follett- en Lurraren Zutabeak eleberriaren inspirazio izan zen.
Basalore
Ostatuak
Basalore XV. mendeko euskal baserri baten egituratik sortu zen. Baserria luxuzko etxebizitza esklusibo bihurtu da, eta bertan naturaz eta erabateko intimitateaz goza daiteke.
Etxelaia
Ostatuak
Oporretako alokairu pribatua eskaintzen duen jauretxea, taldeei zuzendua (bi egun gutxienez).
Hemingway Kanala landetxea
Ostatuak
Idazleak inguruko biztanleekin izan zuen harreman estutik dator euskal baserri zahar honen izena. Baserriak energetikoki autosufizienteak diren zenbait loft ditu, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean.
Iturregi hotela
Ostatuak
Txakolin-mahastiz inguratuta eta naturan bete-betean, Iturregi baserri zaharra zortzi logelako luxuzko boutique-hotel bihurtu dute.
Villa Magalean hotela
Ostatuak
Bezero zorrotzenei zuzendua, luxuzko boutique-hotel hau Belle Époque garaiko distiran girotuta dago. Etxea xehetasunez beteta dago, eta hirigune historikoaren ondoan dago.
Alameda jatetxea
Jatetxeak
Egongelaz gain, Alamedak lorategia, Bidasoa ibaiaren gaineko terraza zabala eta taberna gastronomikoa ditu. Plazer txiki handi bat.
Elkano jatetxea
Jatetxeak
Pedro Arreguik hasi zuen bidaia hau, parrillari leial, itsasoak eskainitako arrain eta itsaskien prestaketa magistralerako bidean.
Cristóbal Balenciaga museoa
Esperientziak
Jostun handiaren jaioterrian, museo honek Balenciagak goi-mailako joskintzaren munduan egindako ibilbidea islatzen du.
Crusoe Treasure upategia
Esperientziak
Esperientzia bereziak maite dituztenentzat, Plentziako badian munduko lehen itsaspeko upategia dago; upategi honek erabat errespetatzen du biodibertsitatea.
Hiruzta upategia
Esperientziak
Hondarribia historikoan, familia-upategi honek hamazazpi hektarea mahastiz inguratutako finka batean egiten ditu txakolinak, bertako mahats- barietatearekin.
Katxiña upategia jatetxea
Esperientziak
Ingurune natural pribilegiatu batean, Bere mahastietako mahatsarekin txakolina egiten eta gastronomia lantzen buru-belarri aritzen den familia baten bizitza ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.
Iñigo Manterola
Esperientziak
Espazioaren marrazketa, bolumenak, mugimendua eta elkarri eragiten dioten lerroak aztertzen ditu, eta horrek eragiten dion etengabeko bilakaera artistikoa eskulturara bideratzen da, modu naturalean.
Laukariz
Esperientziak
Ontziratu zaitez Laukarizen, hogeita hiru metroko luxuzko yate zoragarrian. Bizkaiko Golkoan zehar esperientzia eta helmuga paregabe eta esklusiboak eskaintzen dizkizu.
Spirit Experiences
Esperientziak
Nabigatu gure luxuzko belaontzian eta gozatu zure zentzumen guztiak aktibatuko dituzten esperientzia esklusibo eta erlaxagarriez.
Iriarte Jauregia hotela
Ostatuak
Hotel gastronomiko erakargarrienetako bat da per se eta inguruagatik, erlaxazioa eta paisaia ikusgarriak eskaintzen baititu.
Boroa jatetxea
Jatetxeak
Plazer gastronomikoaz gain, Boroa bisitatzea eraikinagatik eta inguruagatik da ahaztezina. Antzinako altzariak eta areto pribatu bat ditu, eta ehun urtetik gorako haritzez inguratuta dago.
Etxebarri erretegia
Jatetxeak
XVIII. mendeko baserri batean, Anbotoren azpian, Etxebarri "munduko erretegi onenaren" podiumera igotzen da urtero.
Garena jatetxea
Jatetxeak
Urkiola eta Gorbeia mendien inguruko natura basatian dagoen baserri bat da. Bere erakargarritasun nagusia platerak aurkezteko modua da; mendetako gastronomian erabilitako produktuekin sortzen ditu.
Arrea! jatetxea
Jatetxeak
Tokiko nortasun, kultura eta kostunbrismoan errotuta, bere eskaintza, kalitatez, ingurunera mugatzen du: mendia, ibaia...
Berroja upategia
Esperientziak
Berroja Urdaibaiko Biosfera Erreserban dago, eta hogeita lau hektarea mahastiz inguratutako txakolin-upategi bat baino askoz gehiago da.
Hika upategia
Esperientziak
Getariako Txakolina jatorri-deiturako txakolin-ekoizlea da, eta zazpi hektarea mahastiz inguratuta dago.
Izki Golf
Esperientziak
Severiano Ballesterosek Izkiko Parke Naturalean diseinatutako zelaiak hemezortzi zulo ditu 98 hektareatan eta zazpi kilometroko ibilbidean.
Loizaga dorrea
Esperientziak
Gaur egun, auto klasikoen eta zaharren museo bat da. 1910 eta 1990 artean Europan egindako Rolls Royce modelo guztien bilduma oso bakarra hartzen du.
Marqués de Riscal hotela
Ostatuak
Frank Gehry arkitektoa Arabako Errioxaren bihotzera etorri zen, eta Jatorri Deitura Kalifikatua duten ehun urtetik gorako upeltegien estetika goitik behera aldatu zuen, titaniozko ur-jauzi bereizgarriekin
Palacio de Samaniego hotela
Ostatuak
Rothschild & Vega Sicilia-ren Benjamin upategian familiak egindako inbertsioaren osagarri, Rothschildarrek XVIII. mendeko jauregitxo bat erosi zuten.
Marqués de Riscal jatetxea
Jatetxeak
Marqués de Riscal hoteleko jatetxe nagusia da. Eraikina Frank Gehry-k diseinatu zuen, titaniozko xaflekin.
restaurantemarquesderiscal.com
Baigorri upategia
Esperientziak
Iñaki Aspiazu arkitektoaren upategi ikusgarri eta modernoa; solairu bat du gainazalean eta beste zazpi lurpean, gardenak eta didaktikoak bisitariarentzat.
Marqués de Riscal upategia
Esperientziak
Ezinbesteko esperientzia Arabako Errioxako mahastizaintzaren eta ardogintzaren historia ezagutzeko. Arabako lehen upategia izan zen.
Ysios upategia
Esperientziak
Arabako Errioxaren bihotzean, Ysios boutique upategiaren silueta harrigarria nabarmentzen da. Santiago Calatravak diseinatu zuen 2001ean, inguruko paisaiarekin bat etorriz.
Autos Eladio
Premium zerbitzuak
Autos Eladiok aireportutik jasotzeko zerbitzuak eskaintzen ditu, baita turismo eta negozio bisitak ere. Zerbitzu horietan, garrantzitsuena puntualtasuna eta diskrezioa dira.
Basque Helicopters
Premium zerbitzuak
Konpainia helikopteroz egiten diren ibilbide panoramiko, turistiko eta gastronomikoetan eta aerotaxi-zerbitzuan espezializatuta dago.
Basque Luxury NordJet
Premium zerbitzuak
Konpainiak enpresentzako eta partikularrentzako abiazio-zerbitzua eskaintzen du. Euskadi eta Europaren edo Afrika iparraldearen arteko lotura zuzena, geldialdirik gabe.
Basque Luxury Travel Service
Premium zerbitzuak
Basque Luxury Travel Service luxu handiko eta gidaridun ibilgailuetan bidaiariak garraiatzeko zerbitzu esklusiboa da.
Talur Luxury Cars
Premium zerbitzuak
Gidaridun luxuzko ibilgailuen enpresa hau irtenbide ezin hobea da bisitarientzat, ibilgailu bat nahierara izango baitute aireportura edo tren- geltokira iristen direnetik bueltan itzultzen diren arte.
Spain Collection
Premium zerbitzuak
Spain Collection modako Premium marketako bat da. Euskadin du egoitza, eta eskualde hau du jomugarik gogokoena.
Jaitsi Euskadi Confidential liburuxka
Eta ez ahaztu plan gehiago bilatzen...
Euskadi Gastronomika
Euskadi dastatzeko gogoarekin oraindik? Sar zaitez eta hamaika aholku gastronomiko, errezeta eta gomendio aurkituko dituzu.
The Basque Route
Ibilbideak planifikatzeko tresna hau duzu eskura, Euskadin bihurgune bakoitzak sorpresa baterantza bideratuko baitzaitu.
Planak familiarekin
Gozatu herrialde txiki honetaz familia osoarekin.
Turismoa txakurrarekin
Lau-hankadun lagunarekin Euskadira bazatoz, dogfriendly eremura sartu zarela sentiarazi nahi dizugu.
Turismo industriala
Burdinez, suaz eta ikatzez egindako beste Euskadi hau ezagutu ezazu. Harrituko zaitu!
Game of Thrones
Euskal izena da Jon. Hemen aurkituko duzu zergaitia.