Itsasadarra aitzakia gisa harturik, Bilboren historia eta garapenera hurbilduko gara beste ikuspegi batetik.
GOIZEAN
Eguna ez da uretatik gertu hasiko, Artxanda mendian baizik, eta, Bilbo gaineko begiratoki zoragarri horretatik, itsasadarrak hirian barrena nola egiten duen ikusiko dugu, itsasorako bidean. Artxandara igotzeko, garraiobide berezi bat erabiliko dugu: funikularra. Tranbian, Zubizuri ondoko geltokitik abiatuta, Itsasmuseum museora hurbil gaitezke, Bilboko itsas historiaren eta portu-jardueren berri ematen digun museora, alegia.
Bisitaldiaren ostean, bazkari bat bistekin, eta itsasontzira! Bilboats eta Bote Tours enpresek ibilaldi gidatuak eskaintzen dituzte itsasadarrean barrena, hiriaren erdigunetik bokaleraino, Bilboko Abraraino, hain zuzen.
ARRATSALDEAN
Jardueragune eta ondare industriala nagusi den eremu batzuk zeharkatu ondoren, Bizkaia zubiak itsasora hurbiltzen ari garela emango digu aditzera. UNESCOk Munduko Ondare deklaratutako zubi transbordadore hori egundokoa da uretatik begiratuta, baina bista zoragarriak eskaintzen ditu, halaber, oinezkoen pasabidetik. Aurrera jarraituko dugu oinez, Portugalete bisitatuz eta haren itsas pasealekuan barrena ibilian (Rialia Museoa, Burdinazko kaia), edo bestela, eskuinaldetik, Getxoko Areeta auzotik, Bilboko familia handi batzuek bizitegi-eremu horretan eraikitako jauregi eta etxe dotoreak behatuz.
Handik Bilboko erdigunera itzul gaitezke, itsasontzian edo metroan.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Ibilaldia itsasontzian
Itsasmuseum
Alokairua edo ibilbidea Kayaken
Txalupa-alokairua
Non jan plan honetan:
https://www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/eu/restaurantes
Non ostatu hartu plan honetan:
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Bilboko turismo bulegoak / Plaza Circular, 1 / Alameda Mazarredo 66
https://www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/eu/bilboko-itsasadarretik
Gaztelania, Euskara
Gomendioak