Ardoaren, gastronomiaren eta kulturaren arteko konbinazio perfektua. Bisitatu ezazu Arabako Errioxako gure bodegetako bat eta gozatu ezazu bertako otordu zoragarri batez. Ezagutu itzazu ardoterapiaren onurak eta murgildu zaitez eskualde honetako kulturan, bere museoen eskutik.
Plan honekin lasai-lasai gozatuko duzu mila aukera eskaintzen dituen lur honetaz.
GOIZEAN
Goizeko plana eskualde honetako gastronomia ezagutzera bideratuta dago. Bertako upeltegi sorta zabaleko upeltegi bat bisitatzea gomendatzen dizugu. Hautatu ezazu bat aukera desberdinen artean; familia-upeltegiak, ehun urtetik gorakoak, zantzu historikoak dituztenak edota munduko arkitekto ospetsuenek diseinatutako upeltegi abangoardistenak. Zailena bat aukeratzea izango da.
Bisita honekin batera inguruko udalerrietako jatetxe edo upeltegiren batean bertako gastronomia tradizionala dastatzea gomendatzen dizugu. Patatak Errioxako erara, saiheskiak xirmendutan erreak, masailak ardo beltzean edota potxak, aukeraketa bikainak dira zure bisitarentzat.
ARRATSALDEAN
Arratsaldea erlaxatzeko gordeko dugu. Spa batera joan eta ardoterapiaren onurez gozatzeko baliatu dezazun proposatzen dizugu. Ba al da Arabako Errioxa baino leku egokiagorik mahatsak osasunarengan dituen onurak ezagutzeko?
Dena den, jakin-min handiko pertsona bat baldin bazara, bi espazio zinez interesgarri bisitatzeko aukera ere baduzu:
1.- Ardoaren interpretazio-zentroa, 4D esperientzia bat eskainiko dizuna.
2.- Abadia museo-etxea, iraganera bidaiatuz Arabako Errioxari buruz gehiago jakiteko aukera emango dizuna.
Oroimenean geratuko zaizun egun bizia izango da gaurkoa.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Abadía de Morata museo-etxea casamuseo01@msn.com 677469691
Villa Lucía Ardoaren Erakustokia reservas@villa-lucia.com 945600032
Wine Oil Spa Villa de Laguardia reservas@wineoilspa.com 945600532
Non jan plan honetan: https://www.rutadelvinoderiojaalavesa.com/es/restaurantes
Non ostatu hartu plan honetan: https://www.rutadelvinoderiojaalavesa.com/es/alojamientos
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Guardiako turismo-bulegoa: https://www.laguardia-alava.com
Eltziegoko turismo-bulegoa: http://www.elciego.es/eu
Gaztelania, Euskara
Gomendioak