Surfa Donostiako protagonista handietako bat da, eta Gros auzoko Zurriola hondartza da kirol horren epizentroa. Probatu al duzu inoiz? Anima zaitez! Aukera asko ditugu taula gainera igo eta ondo samar moldatzen ikas dezazun. Eta, eguna bukatzeko, pintxo-arratsaldea Gros auzoko tabernetan barrena eta ilunabarra hondartzan.
GOIZEAN
Hurbil zaitez Donostiako Boulevardean dagoen Turismo Bulegora, eta jarduerak antolatzeko aholkuak emango dizkizugu, ordutegiak eta abar. Era berean, sarrerak erreserbatu ahal izango dituzu, eta eguneko azken proposamenak aurkitu.
Probatu ezazu surfeko eskola bat Donostiako hondartza surferoenean!
Zurriola hondartzan kalitatezko olatuak izaten dira; Monpaseko eskuinekoa eta erdikoa nabarmenduz, eskuineko eta ezkerreko olatu biziekin. Monpasek tubo-sekzio onak sor ditzake eta bertakoa da olatu indartsuena, erdialdeko guneak ezkerreko olatuak sortzen ditu bereziki marea behean dagoenean, eta eskuineko olatu onak mareak gora egiten duen heinean. Itsasora irekita dagoen hondartza da, eta marea edozein izanda ere olatuak altxatzen ditu.
Surfa gogoko baldin baduzu, Zurriolako hondartza da zure paradisua!
ARRATSALDEAN
Eguna hondartzan eman ostean, barnera zaitez auzoaren bihotzean, hor aurkituko baituzu Gros auzoaren benetako esentzia. Peña y Goñi edo Zabaleta oinezkoentzako kaleak auzoaren bizitasunaren adierazgarri argiak dira, bertan dauden pintxo-taberna eta terraza ugariei esker. Ezin ahaztu Katalunia plaza, haurrentzako parke eta guzti, eta zuhaitz adina terraza dituenez, haur nahiz helduentzat ongi pasatzeko tokia da.
Esan beharra dago Gros auzoan daudela hiriko moda-modako hainbat lokal eta, hori dela eta, donostiarrak ere bertan ibiltzen dira. Batik bat, ostegunetan, Pintxopotearen egunean. (https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/egin/donostia-auzoz-auzo/gros)
Eta eguna bukatzeko, hiriko ilunabar ederrenetako batekin gozatzea proposatzen dizuegu, Saguesetik: Gazte eta helduen topaleku, dela kirola egiteko, dela lasai-lasai hizketan egoteko. Eseri petrilean donostiar peto-petoa izango bazina bezala, eta gozatu Donostiako ilunabar ikusgarrienetako batekin.
Gainera, hiriko eskultura enblematikoenetako bat dago Saguesen: Bakearen Usoa. Nestor Basterretxea artistaren obra honek elkarrizketa eta hitzaren indarra sinbolizatzen ditu indarkeriaren gainetik.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Gidari pribatuak: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/egin/turismo-gidariak-agentziak/gidari-pribatuak
Bisitaldi gidatua eta tour pribatuak: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/eskaintzak/bestelako-jarduerak/bisita-gidatuak
Non jan plan honetan: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/jan/non-jan
Non ostatu hartu plan honetan: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/lo-egin/non-lo-egin
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Donostiako Turismo Bulegoa https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/
Boulevard, 8, sansebastianturismoa@donostia.eus
Telefonoa: (+34) 943 48 11 66
WhatsApp: (+34) 607 187 462
Surf-eskolak: https://www.sansebastianturismoa.eus
Gaztelania, Euskara
Gomendioak