Dibertitu zaitez Donostian barrena modu originalean ibilita.
Hiria beste modu batera deskubritzea, familiartean edo lagunekin. Ongi pasatzeko irrikaz dauden gidari adituak, eta hoberena: aire zabalean eta nekatu gabe…, eragin pedalei esfortzurik egin gabe!!!
GOIZEAN
Hurbil zaitez Donostiako Boulevardean dagoen Turismo Bulegora, eta jarduerak antolatzeko aholkuak emango dizkizugu, ordutegiak eta abar. Era berean, sarrerak erreserba ditzakegu eta eguneko azken proposamenak aurkitu.
1. Proposamen panoramiko osoa:
Zer lortzen duzu historia, artea eta kultura nahastu, eta horri hondartzak eta jauregiak gehitzen badizkiozu, eta, gero, osagai guztiak elkartu eta euskal ukitua ematen badiozu? Eta, gainera, hori guztia gurpil gainean egingo bazenu? Donostiako tour hoberena bizikletaz, bai horixe! Astindu burua eta hankak, eta ikasi Donostiari buruz jakin beharreko guztia bertako bidegorri zoragarrietan barrena paseoan zabiltzan bitartean.
2. 3 hondartzetako ibilbidearen proposamena:
Bistaratu historia, interesgune nagusiak eta paregabeko ikuspegiak, Donostiaren eta itsasoaren arteko hartu-emana ezagutzeko, 2 orduz pedalei eraginez turismo jasangarri eta arduratsua egiten duzun bitartean.
ARRATSALDEAN
Arratsaldean paseoan ibiltzea gomendatzen dizugu, hiriko merkataritzaren xarma, auzoak eta dendak ezagutzeko, gure hiriaren oroigarri bat eraman dezazun.
Shopping:
https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/egin/planak-donostian/erosketak-egiten
Nahiago baduzu aire zabalean egon:
https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/egin/hondartzak-parkeak
Ilunabarra eta zeru izartsuak:
Eguna biribiltzeko modu ezin hobea da eguzkia sartzen ikustea.
Hori bai, ez da gauza bera nondik ikusten duzun; toki berezi batetik ikusten badugu, ilunabar ahaztezina izango da… ikusiko duzu!
Non jan plan honetan: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/jan/non-jan
Non ostatu hartu plan honetan: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/lo-egin/non-lo-egin
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Donostiako Turismo Bulegoa: Donostia harremana
Bisitaldi gidatua (panoramiko osoa), online denda: Donostiako kostaldea txirrinda elektrikoan
Bisitaldi gidatua (3 hondartzak), online denda: Hiru hondartza bizikleta elektrikoan
Baliabideak PDFan kokatuta: Mapak eta gidak
Gaztelania, Euskara
Gomendioak