Gaur Gasteizera hurbilduko gara, hiri eroso honek eskaintzen dituen bi baliabide kultural bisitatzera. Alde batetik, eraikin batzuetan margotutako horma-irudi modernoak ikusiko ditugu. Bestetik, arratsaldean, bizikleta hartu eta Estibalizko Andre Mariaren santutegia bisitatuko dugu, arte erromanikoaren harribitxitzat jotzen dena.
Bete-beteko proposamena duzue hau, kontrastez josia eta parte-hartzaile guztiak pozez zoratzen utziko dituena.
GOIZEAN
Gaurkorako ekarri dugun proposamena Gasteiztik abiatzen da; zehazki, horma-irudien ibilbideaz gozatuko dugu gaur. Azken 14 urteotan margotutako 19 artelan bikain dira, hiriaren historiaren eta nortasunaren zati bat azaltzen dutenak. Ibilbidea egiteko bi aukera daude; gure kabuz egin dezakegu edota gida espezializatuen zerbitzuak kontratatuz, eta bigarren aukera hori egokiagoa da ibilbideaz ahalik eta gehien gozatzeko.
Ibilbidea oinez eginez gero, goiz osoa beharko dugu. Beste aukera interesgarri bat ibilbidea bizikleta arruntaz edo elektrikoaz egitea da. Ibilbidea amaitu ostean, hiriko edozein taberna edo jatetxera hurbildu gaitezke euskal gastronomia tradizionalaz gozatzera.
ARRATSALDEAN
Bazkalostean, Estibalizko Andre Mariaren santutegira abiatuko gara. Santutegira heltzeko modurik egokiena bizikletaz joatea da, alokatutako bizikleta batekin edo norbere bizikletarekin. 12 kilometro inguru dituen ibilbide lineal honek Arabako arte erromanikoaren harribitxira hurbilduko gaitu. Bide osoa Vasco-Navarro ibilbide berdetik egiten da, eta kirola egitera ohituta dagoen edozein pertsonak egiteko modukoa da.
Santutegira iritsitakoan, bisita gidatu bat egin dezakegu eta Arabako Erromanikoaren interpretazio-zentrora sar gaitezke, bere historia ezagutzeko. Erreserba egin behar da aldez aurretik.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus / www.vitoria-gasteiz.org
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net / www.vitoria-gasteiz.org
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Gasteizko Informazio Bulegoa / Espainia Plaza, 1 behea / 945 16 15 98
Gaztelania, Euskara
Gomendioak