Gaurkoan, haran osoaren mirespena duten bi harribitxi ezagutzea proposatzen dizuegu: Jugatxiko baseliza eta Oroko santutegia. Horrez gain, erabateko askatasuna eskaintzen duen oasi batean barneratuko gara: Gorbeiako parke naturalean. Euskadin dauden 9 parke naturaletako bat da, Euskal Herriko mendizale guztientzat erreferente bihurtu dena.
GOIZEAN
Goizeko jardunaldia benetan interesgarria da. Lehenengo bisitan, Jugatxi Baselizara hurbilduko gara eta, horretarako, Murgiarantz abiatuko gara, ibilbidea bertatik irteten da eta. Pago eta haritzen artetik doan bide honek Jugatxiko baselizara gerturatuko gaitu, inguruan aisialdi-gune lasai bat eta paisaia bikaina daukana; puntu berean hasi eta amaituko dugu gure ibilaldia. 5 kilometro besterik ez dira, desnibel oso txikikoak, eta soilik ordu bat edo bi beharko ditugu haurrekin joanez gero.
Bazkalordua heltzean, Murgiako udalerrira joan gaitezke, zeinak jatetxe eskaintza zabala daukan.
ARRATSALDEAN
Indarberritu eta bazkaldu ostean, Sarria udalerriko Interpretazio-Zentrora hurbilduko gara, arabar isurialdetik joanda Gorbeiako parke naturalera sartzeko atea baita. Gorbeia ezagutzeak zera esan nahi du, bere kondairak, bere artea, bere gastronomia, bere landa-ingurunea edota bere tradizioak ezagutzea eta, hala, ingurune natural babestu honen aparteko kontserbazioaren zergatia ulertzea. Parkearen eta bere baliabideen aberastasuna diaporama baten bidez azaldu ohi dute, eta jokoak, mahaiak eta eserlekuak dituen aisialdi-gune bat ere badauka.
Oroko Santutegira joanez jarraituko dugu gure bisita: historia eta artea egundoko monasterio batean uztartzen dira, jatorrian erromanikoa zena eta ondoren zabalkuntza gotikoak izan zituena. Oroko Harriak bakearen eta isiltasunaren egoitza dira, eta talaia onena eskaintzen dute Euskadiko birika berdea behatzeko: Gorbeia. Kokapen pribilegiatu honetan marrazten diren irudiek Zuiako haran osoaren, Gorbeiako mendigunearen eta Badaia eta Arratoko mendilerroen ikuspegi panoramiko zabal bat osatzen dute. Santutegiaren barnealdea bisitatzeko aukera ere bada, aldez aurretik hitzordua hartuta: 945 243 828. Santutegiaren alboan jatetxe bat dago: Atabaka 688 827 815
Santutegiko bisitaren osagarri gisa, 6 kilometro eta ia 280 metroko desnibela duen ibilbide bat egin daiteke.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus / www.gorbeiaeuskadi.com
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net / www.gorbeiaeuskadi.com
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak