Plan perfektua euskal pilotaren kultura nondik datorren ikasi nahi duten familientzat eta, egun batez, pilotari profesional izan nahi dutenentzat. Gainera, Azkoitia herrian paraje paregabeak eta monumentu multzo garrantzitsua ezkutatzen dira herrigune historikoan, Urola Bailara ezagutzeko bisitaldian ezinbesteko geldialdi izanik.
GOIZEAN
Bere garaian, Azkoitia “Pilotaren sorlekua” zela esan izan zen. Beraz, eguna hasteko, pilotari bihurtzeko proposamena egingo dizugu; benetako profesional batek kirol honen sekretu guztiak irakatsiko dizkizu, baita nola jokatu ere. Parte-hartzaile guztien artean partidak eta hainbat joko egingo dira. Bi orduz esku-pilotan eta paletan jokatzeko aukera izango duzu. Euskal pilotaren munduan murgiltzeko esperientzia biribiltzearren, Azkoitiko Gurea udal-pilotalekuan bertan hamaiketako tradizionala dastatzeko aukera ere badago.
Esperientzia hori amaituta, udal-pilotalekuaren parean beste sei frontoi bisitatu ditzakezu: Jorge Oteizaren frontoiak izeneko abangoardiako arkitektura-multzo ikusgarria da, herriko tradizio pilotazalearen adierazgarri. Sei frontoiak Euskal Herriko zazpi probintzien sinbolo dira, eta kirol horren modalitateak adierazten dituzte.
ARRATSALDEAN
Arratsalderako, Azkoitiko txokoak ezagutzea proposatzen dizuegu: bertako gidari batekin egin dezakezue bisitaldia, edo zuen kabuz; herrigune historikoan monumentu multzo garrantzitsu bat dago eta, 2005. urtean, Eusko Jaurlaritzak Kultura Ondare izendatu zuen.
Multzo horretan sartzen dira, besteak beste, Intsausti eta Floreaga jauregiak, Idiakez, Etxe Beltza eta Balda dorretxeak eta Jasokundearen parrokia. Aristidek 1898. urtean egindako azken Cavaillé-Coll organo erromantikoa dago, gaur egun, parrokian.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Pilota-jokoa/tailerra: Baskalive (615 723 617)
Bisitaldi gidatua Azkoitiko monumentu multzoan: Ondarez ( 606 175 356)
Non jan plan honetan:
https://www.urolaturismo.eus/es/2013-11-06-21-58-08/gastronomia-non-jan
Non ostatu hartu plan honetan:
https://www.urolaturismo.eus/es/bidaia-antolatu/itemlist/category/2-non-lo-egin
Datu orokorrak
Gaztelania, Euskara