Familiarteko plan bat Tolosa ezagutzeko. Topic Museoa (Tolosaldeko Nazioarteko Txotxongilo Zentroa), txotxongiloek bizia lortzen duten leku magikoa, bisitatuko duzue. Tolosako Alde Zaharrean dago, Justizia Jauregi zaharrean, eta aitzakia ezin hobea da haurrak erakartzeko, eta, gainera, Alde Zaharreko oinezkoentzako kaleetan barrena paseatzeko.
Plan horretan, gainera, txokolatea egiteko sekretuak ezagutu ahal izango dituzue haurrentzako tailer batean, Rafa Gorrotxategi maisuaren eskutik.
GOIZEAN:
Topic Museora bisitatzea proposatzen dizuegu. Museoa Tolosako hirigunearen erdi-erdian dago. Txotxongiloekin aritzen den Europako zentro integral bakarra da; bertan mundu osoko txotxongiloak ezagutuko dituzu eta asko ikasiko duzu milaka urteko arte honi buruz. Haurrak eta helduak fantasiazko munduan murgilduko zarete. Jarraitu emozioari eta jabetu honetaz: txotxongiloa mugitzen duenaren emozioak eta begiratzen duenaren emozioak ematen diote bizia txotxongiloari.
Museora bisita egin ondoren, ibilbide bat egin dezakezue Tolosako Alde Zaharrean barrena. Bisitariak Tolosako Alde Zaharrean dauden eraikin eta monumentuez gozatu ahal izango du. Santa Maria Parrokiatik hasita, Aranburu jauregia, parke arkeologikoa, errota zaharra, Udaletxea, Zerkausia, Gaztelako Atea eta Tolosako beste txoko deigarri asko bisitatuko ditugu. Leku kutun honetako historia eta kultura ezagutzeko modurik hoberena da.
ARRATSALDEAN:
Bazkaldu ondoren, hatzak miazkatzeko plan bat proposatzen dizuegu: Tailer gozo bat Rafa Gorrotxategirekin bere lantegian. Lantegia Usabal industrialdean dago (gutxienez 6 pertsonaz osatutako taldeentzat). Rafa Gorrotxategi Gorrotxategi familiaren hirugarren belaunaldiko gozogilea da. Haurtzarotik bizi izan da labeen eta pastel-mahuken artean. Erronka berri honekin kalitatearen eta berrikuntzaren alorrean jauzi bat aurrera egin du.
Harrituta utziko gaitu artisau-gozogintza goi-mailako gastronomiara eramateko erabiltzen dituen produktu berriekin eta uztartze berriekin. Urte asko daramatza guztioi erakusten goi-mailako txokolategintzak ez daukala misteriorik berarentzat, eta orain erakutsiko digu goi-mailako gozogintzak ere ez daukala.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK :
Non jan plan honetan: https://www.tolosaldea.eus/antolatu/non-jan/
Non ostatu hartu plan honetan: https://www.tolosaldea.eus/antolatu/non-lo-egin/
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Tolosaldeko turismo bulegoa/ Plaza Zaharra 10 / 943 697 413 / tour@tolosaldea.eus
Gaztelania, Euskara
Gomendioak