Arabako Lautadan gaude, Vitoria-Gasteiz hiriaren eta Gipuzkoako Goierri eskualdearen erdi bidean. Gaurkoan proposatzen dizuegun planak mende ugariko adina duten zuhaitzak behatzera eta horien artean ibiltzera eramango gaitu; horri esker, aurrean dugun ondarearen eta naturaren balio handiaz jabetuko gara. Arratsaldean, Agurain-Salvatierra udalerriko eta haren inguruko kultura-baliabide interesgarrienetako batzuk ikustera hurbilduko gara.
GOIZEAN
Goizean goiz jaiki beharko dugu Munain udalerrira (Araba) heltzeko. Munain oinezko bide zirkularraren abiapuntua eta helmuga izango da, zeinak baso honetako ehun urteko haritzetara gerturatuko gaituen. Inolako zailtasunik gabeko 6 kilometro dira, familiarekin edo lagunekin joateko aukera emango digutenak.
Okariz eta Munaingo ehun urtetik gorako haritzen basoa, Entzia mendilerroaren magalean dagoena, Entziako Kontserbatzeko Eremu Berezira sartzeko ateetako bat da. Leku zoragarri honek 5 mende baino gehiago dituzten 508 zuhaitz dauzka, horietako batzuek 1.500 urte gainditu dituztelarik. Benetako tenplu natural bat da. Ibilbidea burutzeko 2 eta 3 ordu artean beharko ditugu, erritmoaren eta geldialdien arabera.
ARRATSALDEAN
Bazkalorduan Agurain-Salvatierrara gerturatuko gara, bertan bazkaltzeko eta atseden hartzeko aukera ugari daude eta.
Eten baten ostean, bere kaleetan barrena ibiltzeko aukeraz baliatuko gara, udalerri hau ezagutzeko. Aguraingo alde zaharra hiru kale nagusitan banatuta dago: Zapatari, Carnicería eta Kale Nagusia. Azken horretan daude interes artistiko handiena duten eraikinak, esate baterako, San Joan eta Andra Mari elizak, barnean biek XVI. mendeko erretaulak dituztenak.
Barnealdeko Donejakue bideak udalerria zeharkatzen du, zeina kostaleko bidea edo ibilbide frantsesa bezain erromesbide ezaguna ez izan arren oso interesgarria den.
Udalerri hau ikusi eta gero, Sorginetxe trikuharrira gerturatuko gara, gutxi gorabehera kristo aurreko 2.500 urtean eraikitako hilobi-monumentura. Hobekien kontserbatutako Euskadiko monumentu megalitikoetako bat da.
Puntu honetara heldu ondoren, gure jatorrizko udalerrirantz itzuliko gara.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Aguraingo Turismo Bulegoa / Kale Nagusia / 945 302 931
Gaztelania, Euskara
Gomendioak